Gaztelekuk irabazi du Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen gomazko paletako 3. mailako finala

2019/12/02 | Lehiaketa

18-25 hartu du mendean Zarautz 1 taldea

Zarautz 1 eta Gazteleku 2 taldeak izan ziren nor baino nor gehiago, larunbatean (2019-11-30), Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen gomazko paletako nagusien 3. mailako finalean. Eta Andoaingoek jantzi zituzten txapelak, zarauztarrak 18-25 mendean hartu eta gero:

 

 

 

Azaroak 30, larunbata, 12:00, Zarautz-Aritzbatalde

 

1. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 3. maila:
ZARAUTZ 1 (Lizaso-Contreras) 18 / GAZTELEKU 2 (Eskudero-Beloki) 25

 

 

 

Gizonezkoen gomazko paletako azken finala zen hauxe. Real Sociedad eta Hernani taldeak izan dira aurten, hurrenez hurren, Gipuzkoako txapeldunak 1. eta 2. mailan.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma -Gomazko paleta mutil nagusiak atalean ikusgai daude lehiak utzitako emaitzak, sailkapenak eta bestelako datuak.

 

 

 










Ir arriba