Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen gomazko paletako azken finala, larunbatean, Zarautzen

2019/11/27 | Lehiaketa

Zarautz 1 eta Gazteleku 2 taldeak izango dira aurrez aurre nagusien 3. mailako lehian, 12:00etan, Aritzbatalden

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen gomazko paletako azken finala jokatuko da asteburuan. Hain zuzen ere, nagusien 3. mailako lehia izango da ikusgai larunbatean, 12:00etan, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Zarautz 1 eta Gazteleku 2 taldeak izango dira nor baino nor gehiago:

 

 

 

Azaroak 30, larunbata, 12:00, Zarautz-Aritzbatalde

 

1. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 3. maila:
ZARAUTZ 1 (Lizaso-Contreras) / GAZTELEKU 2 (Eskudero-Beloki)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma -Gomazko paleta mutil nagusiak 3. maila atalean ikusgai daude lehiak utzitako emaitzak, sailkapenak eta bestelako datuak.

 

 

 










Ir arriba