Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen gomazko paletako finalak, igandean, Donostiako Altza auzoan

2019/11/20 | Lehiaketa

Nagusien 1. eta 2. mailako lehiak izango dira ikusgai, 11:00etan hasita; 3. mailako finala abenduaren 1eko jardunaldian jokatuko dute

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako final gehiago jokatuko dituzte asteburu honetan: zehazki, gizonezkoen gomazko paletako lehiak. Donostiako Altza auzoak hartuko ditu nagusien 1. eta 2. mailako finalak, igandean, 11:00etan hasita. 3. mailakoek, berriz, finalerdien itzulikoak jokatuko dituzte asteburuan, eta abenduaren 1eko jardunaldian izango dute finala.

Hauxe da asteburuko finalen jaialdia:

 

Azaroak 24, igandea, 11:00, Donostia-Altza

 

1. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 1. maila:
LAGUNAK (Arrizabalaga-Lizarralde) / REAL SOCIEDAD (Antxordoki-Martikorena)
 
2. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 2. maila:
ZARAUTZ (Aizpuru-Daguerre) / HERNANI (Ramos-Legarreta-Zubimendi)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-gomazko paleta atalean kontsulta daitezke maila bakoitzeko emaitza, sailkapen eta datu guztiak.

 

 

 










Ir arriba