Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuzko lehendabiziko finalak, Idiazabalen eta Tolosan

2019/11/13 | Lehiaketa

Larunbatean izango dira ikusgai eskuz binakako bi jaialdiak: Idiazabalen kadeteen 1. mailako eta nagusien Ohorezko mailako finalak jokatuko dituzte, 11:00etan hasita; eta Tolosan, 16:30etik aurrera, jubenilen 1. mailako, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako lehiak izango dira ikusgai

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuzko lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburu honetan, Idiazabalen eta Tolosan. Larunbatean izango dira eskuz binakako bi jaialdiak.

Idiazabalgo Igarondo pilotalekukoa 11:00etan hasiko da, eta kadeteen 1. mailako finala eta nagusien Ohorezko mailakoa hartuko ditu.

Bestetik, Tolosako Beotibar pilotalekuan hiru partida izango dira ikusgai, 16:30ean hasita: jubenilen 1. mailakoa lehenik, nagusien 2. mailakoa ondoren eta nagusien 1. mailakoa azkenik.

 

 

 

 

Lerro hauetan dituzue jaialdien xehetasunak:

 
 
 

Azaroak 16, larunbata, 11:00, Idiazabal-Igarondo
 
 
1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
TOLOSA 2 (Amiano-Iztueta) / LAPKE 2 (Zubizarreta-Garcia)
 
2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
LAPKE (Zubizarreta-Quina) / HERNANI (Exposito-Lizeaga)


 

Azaroak 16, larunbata, 16:30, Tolosa-Beotibar
 
 
1. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila:
MUNDARRO (Lizeaga-Lizeaga) / TOLOSA 2 (Amiano-Sudupe)
 
2. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila:
MUNDARRO (Loidi-Sanchez) / AÑORGA (Oliden-Orbegozo)

3. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
ILUNPE (Alberdi-Salegi) / PAGAZPE (Santxo-Urruzola)

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan dago eskuragarri final hauen inguruko informazio guztia, zein espezialitate guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.

 

 

 










Ir arriba