Real Sociedad 2, Txost 2 eta Euskal Jolas taldeak, Gipuzkoako txapeldun berriak larruzko paletaz

2019/10/29 | Lehiaketa

Eple, Oiangu 1 eta Oiangu taldeei irabazi zieten, hurrenez hurren, nagusien 1., 2. eta 3. mailako finaletan; asteburu honetan pala motzeko lehia hasiko da

Real Sociedad 2 (1. maila), Txost 2 (2. maila) eta Euskal Jolas (3. maila) taldeak dira Gipuzkoako txapeldun berriak larruzko paletako espezialitatean. Joan den larunbatean jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak, Donostiako Altza auzoan. Eta, hurrenez hurren, Eple, Oiangu 1 eta Oiangu hartu zituzten mendean. Ondorengo lerrotan laburbildu dugu jaialdia: 

 

 

 

Urriak 26, larunbata, 10:00, Donostia-Altza

 

1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
OIANGU (Otegi-Sanchez) 19 / EUSKAL JOLAS (Gallastegi-Lopez) 35

2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
TXOST 2 (Mujika-Irigoien) 35 / OIANGU 1 (Ibarguren-Agirre) 30

3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
REAL SOCIEDAD 2 (Begiristain-Andueza) 35 / EPLE (Eskisabel-Pichel) 20

 

 

 

 

Larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzakoari ekingo diote orain pilotariek, asteburu honetan bertan (2019-11-03). Nagusien 1. eta 2. mailan ariko dira: 8 talde 1. mailan (2 multzotan banatuta) eta 13 bikote 2. mailan (4 multzotan).

Joan-etorriko ligaxka jokatuko dute aurrena guztiek, azaroaren 3ko jardunalditik abenduaren 8kora bitarte.

Abenduaren 15eko asteburuan izango dira finalerdiak. Eta finalak abenduaren 22ko jardunaldian, oraindik erabakitzeko dagoen egoitzan.

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke larruzko paletako lehiak utzitako datu guztiak, eta baita pala motzekoaren xehetasunak ere.

 

 

*Argazkia: Real Sociedad klubeko pilota saila

 

 

 










Ir arriba