Ramuntxo eta Real Sociedad aurrez aurre Udaberriko 22 urtez azpiko mutilen gomazko paletako finalean

2017/03/08 | Lehiaketa

Igandean izango da norgehiagoka, 10:00etan, Donostiako Altza auzoan

Udaberri Sariko beste final bat izango da asteburuan (2017-03-12). Hain zuzen ere, 22 urtez azpiko mutilen gomazko paletako finala jokatuko dute Ramuntxo eta Real Sociedad 1 taldeek igandean, 10:00etan, Donostiako Altza auzoan:

 

 

 

Martxoak 12, igandea, 10:00, Donostia-Altza

1. Gomazko paleta mutilak, 22 urtez azpikoak:
RAMUNTXO (Otxoteko-Mutuberria) / REAL SOCIEDAD 1 (Irizar-Saralegi)

 

 

Txapelketaren informazio guztia, esteka honetan: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=722&idFaseEliminatoria=2462

 

 

 










Ir arriba