Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, larunbatean, Donostia-Altzan

2019/10/22 | Lehiaketa

10:00etan hasiko da jaialdia: Oiangu eta Euskal Jolas izango dira aurrez aurre lehenik, nagusien 3. mailako finalean; ondoren, 2. mailako lehian, Txost 2 eta Oiangu 1 taldeek neurtuko dituzte indarrak; eta, azkenik, Real Sociedad 2k eta Eplek jokatuko dute 1. mailako finala

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako denboraldi honetako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburu honetan: zehazki, larruzko paletako nagusien mailako lehiak. Donostiako Altza auzoak hartuko ditu norgehiagokak, larunbatean, 10:00etatik aurrera:

 

 

 

Urriak 26, larunbata, 10:00, Donostia-Altza

 

1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
OIANGU (Otegi-Sanchez) / EUSKAL JOLAS (Gallastegi-Lopez)

2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
TXOST 2 (Mujika-Irigoien) / OIANGU 1 (Ibarguren-Agirre)

3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
REAL SOCIEDAD 2 (Begiristain-Andueza) / EPLE (Eskisabel-Pichel)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Larruzko paleta atalean kontsulta daitezke espezialitate honetako lehiaren emaitzak, sailkapenak eta bestelako informazio ugari.

 

 

 










Ir arriba