Gipuzkoako Selekzioak asteburuan ekingo dio GRAVNI Txapelketari, etxean, Nafarroaren aurka

2017/03/08 | Lehiaketa

Apirilaren 30eko jardunaldian jokatuko dira finalak

Asteburuan (2017-03-12) hasiko da GRAVNI, federazioen arteko txapelketa. Gipuzkoakoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxakoek izaten dute ordezkaritza bertan.

 

 

Aurrena, ligaxka jokatuko dute guztiek. Lehen fase hori amaituta, apirilaren 23ko jardunaldian izango dira ezker hormako zein trinketeko finalerdiak. Eta final guztiak apirilaren 30eko asteburuan jokatuko dira.

 

 

Gipuzkoako Selekzioak etxean jokatuz ekingo dio lehiari, eta Nafarroa hartuko du lehendabiziko jardunaldi honetan.

 

 

Hona hemen egutegi osoa:

 

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 11 GIPUZKOA Nafarroa
Bizkaia Errioxa
Araba Iparralde
2 MARTXOAK 19 Bizkaia GIPUZKOA
Araba

Nafarroa

Errioxa Iparralde
3 MARTXOAK 26 Iparralde GIPUZKOA
Nafarroa Bizkaia
Errioxa Araba
4 APIRILAK 2 Bizkaia Iparralde
GIPUZKOA Araba
Nafarroa Errioxa
5 APIRILAK 9

Araba

Bizkaia
Errioxa GIPUZKOA
Iparralde Nafarroa
6 APIRILAK 23 FINALERDIAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
7 APIRILAK 30 FINALAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA

 

 

 

Gure webguneko atal honetan kontsulta daitezke txapelketaren xehetasun guztiak (baita asteburu honetarako kartelera zehatza ere): http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/selecciones.asp?idioma=eu

 

 

 










Ir arriba