Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiaren aurkezpena

2011/01/21 | Aurkezpenak

Urtarrilaren 26an izango da, 20:30ean, Donostiako Kirol Etxean

Datorren asteazkenean, hilak 26, aurkeztuko da, Donostiako Kirol Etxean, Ezker Hormako Emakumeen Gomazko Paletako II. Kutxa Sari Nagusia. 20:30ean hasiko da ekitaldia, eta txapelketaren xehetasunak emateaz gain, pilotari parte-hartzaileen zein erakundeetako ordezkarien argazkia ere aterako da.


Urtarrilaren 30an jarriko da martxan Ezker Hormako Emakumeen Gomazko Paletako II. Kutxa Sari Nagusia. 5 jardunaldi izango ditu: urtarrilaren 30ean, otsailaren 6an eta otsailaren 13an, ligaxkako partidak jokatuko dira; otsailaren 20an, finalerdiak; eta, azkenik, otsailaren 26ko asteburuan, 3. eta 4. posturako lehia eta final handia.


Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa atalean, eta www.blogak.com/emakumeapilotari atarian.

 

 

 










Ir arriba