Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketarako hautaketa probak, igandean, Idiazabalen

2017/02/28 | Lehiaketa

Hainbat pilotari alebin eta infantil daude deituta probetara; alebinek 10:00etan dute hitzordua, Igarondo pilotalekuan, eta infantilek 11:30ean, leku berean; apirilaren 1eko jardunaldian hasiko da txapelketa

Apirilaren 1ean hasiko da 2016-17 denboraldiko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. 2. urteko pilotari alebinek eta pilotari infantilek jokatzen dute, buruz buru.

 

 

Zenbait pilotarik dagoeneko plaza ziurtatuta dute, denboraldi hasieran jokatutako Errendimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketaren sailkapenaren arabera. Eta beste hainbatek, berriz (sailkapen horri jarraituta, era berean), hautaketa probak pasa beharko dituzte. Igande honetan bertan (2017-03-05) izango dira proba horiek, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan10:00etan pilotari alebinak daude deituta, eta 11:30ean infantilak

 

 

Ondoren izendatzen ditugu zuzenean sailkatutako pilotariak eta hautaketa probetara deituta daudenak:

 

 

ZUZENEAN TXAPELKETARA

 

2. urteko alebinak

  1. ZUBIZARRETA (Lapke)
  2. IRRIBARRIA (Lapke)
     

Infantilak

  1. ELOSEGI (Ilunpe)
  2. SEIN (Oiarpe)
  3. UGARTEMENDIA (Tolosa)
  4. SUDUPE (Tolosa)

 

 

HAUTAKETA PROBETARA DEITUAK

 

2. urteko alebinak. Igandean, martxoak 5, 10:00etan, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan

  1. GARCIA (Lapke)
  2. GOIKOETXEA (Eple)
  3. GOROSTIDI E. (Zazpi Itturri)
  4. BELAUNZARAN (Lapke)
  5. GOÑI (Zazpi Itturri)
  6. OTEGI (Intxurre)
  7. ARANBURU (Oiarpe)
  8. EZAMA (Ilunpe)
  9. ANDUAGA (Añorga)
  10. ZABALETA (Oiarpe)
  11. GOROSTIDI B. (Zazpi Itturri)
  12. ETXANIZ (Azkoitia)
  13. BERMEJO (Aloña Mendi)
  14. AZKOITIA (Sendi Ekintza)

 

Infantilak. Igandean, martxoak 5, 11:30ean, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan

  1. EGIGUREN A. (Ilunpe)
  2. GOIKOETXEA (Lapke)
  3. UITZI (Hernani)
  4. ALTUNA (Intxurre)
  5. IGARTUA (Aretxabaleta)
  6. ASTIGARRAGA (Azkoitia)
  7. AMIANO (Añorga)
  8. EGIGUREN I. (Ilunpe)
  9. LIZEAGA (Mundarro)
  10. IBARLUZEA (Goierri)
  11. ERAÑA (Aretxabaleta)
  12. LABAKA (Ilunpe)
  13. AMIANO U. (Añorga)
  14. ETXEBERRIA (Añorga)
  15. ARRIZABALAGA (Ilunpe)
  16. AMUNDARAIN (Tolosa)
  17. ABURUZA (Oiarpe)*
  18. UNANUE (Añorga)*
    *Erabaki teknikoagatik

 

 

Zorte on denoi eta ondo pasa!

 

 

 










Ir arriba