Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen paleta argentinarreko finalak, larunbatean, Irunen

2017/02/22 | Lehiaketa

Ramuntxo 4 eta Kurpil Kirolak 1 taldeak izango dira aurrez aurre, bai 1. mailako zein 2. mailako finalean; 11:00etan hasiko da jaialdia, Ramuntxo Berri trinketan

Azken txanpan sartu da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Asteburu honetan, gizonezkoen paleta argentinarreko finalak jokatuko dituzte; eta datorren jardunaldian, berriz, eskuz binakako zein xareko finalak.

 

 

 

Gizonezkoen paleta argentinarreko finalak, hain zuzen ere, larunbatean (2017-02-25) izango dira ikusgai, 11:00etatik aurera, Irungo Ramuntxo Berri trinketan. Hona hemen jaialdia: 

 

Otsailak 25, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri

1. Paleta argentinarra, gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 4 (Larrarte-Almandoz) / KURPIL KIROLAK 1 (Sorzabalbere-Arrospide)

2. Paleta argentinarra, gizonezkoak, nagusien 2. maila:
RAMUNTXO 4 (Mutuberria-Labaien) / KURPIL KIROLAK 1 (Ramirez-Martinez)

 

 

 

 

Txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, puntuazioa, sailkapenak...) webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan daude eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba