Altzokoak nagusi Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz binakako neska alebinen finalean

2017/02/02 | Lehiaketa

Altzoko Imaz Bertsolaria eta Albiztur taldeak sailkatu ziren lehenengo eta bigarren postuan larunbatean Tolosan jokatutako ligaxkan, eta haiek jokatu zuten finala bertan; altzotarrak nagusitu ziren, 4-3ko emaitzarekin

Altzoko Imaz Bertsolaria taldeak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehendabiziko finala, eskuz binaka neska alebinena, hain zuzen ere. Joan den larunbatean (2017-01-28) jokatu ziren azken faseko ligaxka eta finala, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Altzoko Imaz Bertsolaria eta Albiztur taldeak sailkatu ziren lehenengo eta bigarren postuan, hurrenez hurren; eta, hortaz, beraien artekoa izan zen finala. Altzokoak nagusitu ziren, 4-3ko emaitzarekin. Hemen finalaren jaialdia:

 

Urtarrilak 28, larunbata, 17:30, Tolosa-Beotibar

Eskuz binaka, neska alebinak:
IMAZ BERTSOLARIA, ALTZO (Agirre-Astrain-Ugartemendia-Uzkudun) 4 /
ALBIZTUR (Aramendi-Etxeberria-Iraola) 3

 

 

Hirugarren eta laugarren posturako lehian, Legorretako bi talde izan ziren aurrez aurre. Ugaro 3k (Arcoub-Zunzunegi-Larrea) 4-3 irabazi zion Ugaro 1i (Aguado-Aldasoro-Olano)

 

 

Ugaro 2 (Larrea-Lasterra-Oiarbide) ere lehiatu zen ligaxkan, eta bosgarren postua eskuratu zuen.

 

 

Esteka honetan dituzue azken fasearen zein txapelketa osoaren xehetasunak: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=697&idFaseEliminatoria=2470

 

 

*Argazkia: Tolosaldeko Ataria

 

 

 










Ir arriba