Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz binakako neska alebinen finala, larunbatean, Tolosan

2017/01/26 | Lehiaketa

Legorretako Ugaro 1, 2 eta 3 taldeak, Albizturko taldea eta Altzoko Imaz Bertsolaria taldea ariko dira azken fase honetan; 16:00etan hasiko da denen arteko ligaxka, eta 17:30ean izango da ikusgai finala

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehendabiziko finala izango da ikusgai asteburu honetan, eskuz binakako neska alebinena, hain zuzen ere. Larunbatean (2017-01-28) da hitzordua, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

 

Bost talde ariko dira azken fase honetan: Legorretako Ugaro 1, Ugaro 2 eta Ugaro 3; Albiztur taldea, izen bereko herrikoa; eta Altzoko Imaz Bertsolaria.

 

Lehenik, ligaxka jokatuko dute, denek denen aurka, 16:00etan hasita. Eta lehen eta bigarren postuan sailkatutako bi taldeek finala jokatuko dute ondoren, 17:30ak inguruan. Esteka honetan dituzue xehetasunak: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=697&idFaseEliminatoria=2470

 

Zorte on denoi eta arratsalde polita pasa!

 

 

 










Ir arriba