Hernaniko eta Urnietako taldeak nagusi Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finaletan

2017/01/17 | Lehiaketa

Hernani 6, Hernani 1, Urnieta eta Urnieta 1 taldeko pilotariek jantzi dituzte txapelak; asteburuan, eskuz binakako lehia hasiko da, eta paleta argentinarrekoa martxan da dagoeneko; otsailaren 26ko jardunaldirako aurreikusten dira paletako finalak, eta eskuz binakakoak martxoaren 4rako

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak izan ziren ikusgai joan den larunbatean (2017-01-14), Irurako Ametsa trinketan; eskuz banakako lehiak, hain zuzen ere. Hernani 6, Hernani 1, Urnieta eta Urnieta 1 taldeko pilotariek jantzi dituzte txapelak kadeteen, jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako finaletan, hurrenez hurren, Azkoitia 4, Azkoitia 4, Intza eta Pagazpe taldeak mendean hartuta. Ondoren jaialdiaren xehetasunak:

 

Urtarrilak 14, larunbata, 16:15, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI 6 (Zugasti) 30 / AZKOITIA 4 (Aranbarri) 15

2. Eskuz banaka, jubenilak: AZKOITIA 4 (Cuevas) 31 / HERNANI 1 (Arizmendi) 35

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: INTZA (Solano) 9 / URNIETA (Esnaola) 40

4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: PAGAZPE (Landa) 32 / URNIETA 1 (Loitegi) 40

 

 

Eskuz banakako lehia amaituta, eskuz binakakoak hartuko dio orain lekukoa. Asteburu honetan bertan (2017-01-22) hasiko da, nagusien mailako norgehiagokekin; kadeteek eta jubenilek hurrengo jardunaldian (hilaren 29koa) ekingo diote lehiari. Finalak martxoaren 4rako aurreikusten dira.

 

 

Paleta argentinarreko lehia hasia da dagoeneko (urtarrilaren 8ko jardunaldian), eta final hauek izango dira hurrengoak egutegian: otsailaren 26ko jardunaldian, hain zuzen ere. 

 

 

Eskuz banakako txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, puntuazioa, sailkapenak...) webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan daude eskuragarri. Bertan egin daiteke, era berean, gainontzeko lehien astez asteko jarraipena. Eta Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko hainbat datu dituzue laburbilduta esteka honetan: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/mostrarnoticia.asp?idNoticia=674&idioma=eu

 

 

 










Ir arriba