Ate irekiak Villabonako paleta ikastaroan

2011/01/12 | Ikastaroak

Hilaren 13an eta 20an izango dira, 15:00etatik 16:30era, Behar Zana frontoian

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa jarri zuen martxan Villabonan, Emakumea Pilotari proiektuaren baitan.

Parte-hartzaile kopurua gehitu asmoz, 'Ate Irekiak' antolatu ditu aste honetarako zein hurrengorako, emakumeek ikastaroak zertan datzan ikusi eta proba dezaten. Zehazki, bi ostegunetan izango da horretarako aukera: hilaren 13an eta 20an, 15:00etatik 16:30era, Behar Zana pilotalekuan (izan ere, ostegunetan eta ordu eta leku horretan izaten baitira saioak).  

Ikastaroan izena eman nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan (943471463) egin dezakete. Horrez gain, 655719492 (Ainhoa) telefono zenbakian ere eman daiteke izena. Baita bi ostegun horietan pilotalekura azalduta ere.

Informazio gehiago www.blogak.com/emakumeapilotari atarian. 

 

 

 










Ir arriba