Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, larunbatean, Iruran

2017/01/11 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen eta nagusien (1. eta 2. maila) norgehiagokak izango dira ikusgai; jaialdia 16:15ean hasiko da

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dira, larunbatean (2017-01-14), Irurako Ametsa trinketan. Kadeteen, jubenilen eta nagusien (1. eta 2. maila) norgehiagokak izango dira ikusgai. 16:15ean hasiko da jaialdia. Hona hemen xehetasunak:

 

 

Urtarrilak 14, larunbata, 16:15, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI 6 (Zugasti) / AZKOITIA 4 (Aranbarri)

2. Eskuz banaka, jubenilak: AZKOITIA 4 (Cuevas) / HERNANI 1 (Arizmendi)

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: INTZA (Solano) / URNIETA (Esnaola)

4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: PAGAZPE (Landa) / URNIETA 1 (Loitegi)

 

 

 

Txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, puntuazioa, sailkapenak...) webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan daude eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba