Eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa ere, martxan

2017/01/11 | Lehiaketa

2. urteko alebinak eta infantilak lehiatuko dira; martxoaren 26ko asteburuan jokatuko dituzte finalak

Eskuz banakako lehiaren ondoren, eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren txanda da orain. 2. urteko alebinak eta infantilak ariko dira berriz ere, baina oraingo honetan pilotari infantilak mailaka banatuko dira: 1. mailan eta 2. mailan, hain zuzen ere. Guztiek asteburu honetan (2017-01-15) ekingo diote txapelketari.

 

 

2. urteko alebinetan, 53 bikotek eman du izena, eta 7 multzotan banatuta ariko dira. Infantiletan, 26 bikote lehiatuko dira 1. mailan, 4 multzotan banaturik; eta 49 bikote 2. mailan, 7 multzotan.

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 15etik otsailaren 26ra bitarte. Ondoren, martxoaren 5eko jardunaldian, kanporaketen fasea hasiko da, eta kategoria eta maila bakoitzean multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek soilik jarraituko dute aurrera.

 

 

Martxoaren 19ko jardunaldian izango dira finalerdiak.

 

 

Eta finalak, azkenik, martxoaren 26ko asteburuan jokatuko dituzte, oraindik zehazteke dagoen egoitzan.

 

 

Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa eskuz binaka atalean aurki daitezke, eta bai bertan bai Kartelera atalean txapelketaren astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba