Oiangu 1 eta Real Sociedad aurrez aurre Kluben Arteko Gipuzkoako Pala Txapelketaren finalean

2017/01/04 | Lehiaketa

Ostegunean jokatuko dute norgehiagoka, 20:00etan, Andoaingo Arrate pilotalekuan

Ostegunean, Errege Egunaren bezperan (2017-01-05), jokatuko dute Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala Oiangu 1 eta Real Sociedad taldeek. 20:00etan hasiko da jaialdia, Andoaingo Arrate frontoian: 

 

 

 

Urtarrilak 5, osteguna, 20:00, Andoain-Arrate
 

1. Pala nagusiak: OIANGU 1 (Ibarguren-Letamendia) / REAL SOCIEDAD (Lopez-Juanes)

 

 

 

Txost 2 eta Txost 1 taldeak gelditu dira finalaren atarian, asteartean jokatutako finalerdietan aurre hartu baitzieten Oiangu 1ek eta Realak, hurrenez hurren. Ondoren zehazten dugu finalerdien jaialdia:

 

Urtarrilak 3, asteartea, 20:30, Andoain-Arrate
 

TXOST 2 (Benoit-Argote) 37 / OIANGU 1 (Ibarguren-Letamendia) 45

TXOST 1 (Clement-Irigoien) 16 / REAL SOCIEDAD (Lopez-Juanes) 45

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala eta Kartelera ataletan aurkituko dituzue txapelketaren xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba