Pagazpe, Oiangu 1 eta Urnieta 2, Gipuzkoako txapeldun berriak pala motzean

2016/12/19 | Lehiaketa

Hurrenez hurren, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako 1., 2. eta 3. mailako finalak irabazi zituzten igandean Ordizian, Oiangu 1, Gazteleku eta Oiangu taldeen aurka

Pagazpe (1.maila), Oiangu 1 (2. maila) eta Urnieta 2 (3. maila) taldeek irabazi dituzte Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako pala motzeko finalak. Hurrenez hurren, Oiangu 1, Gazteleku eta Oiangu hartu zituzten mendean joan den igandean (2016-12-18) Ordizian jokatutako lehietan. Hona hemen jaialdia:


 

 

Abenduak 18, igandea, 10:30, Ordizia-Beti Alai
 

1. Pala motza nagusiak, 3. maila:
OIANGU (Zurutuza-Oiarbide) 32 / URNIETA 2 (Fernandez-Garagorri) 40

2. Pala motza nagusiak, 2. maila: 
GAZTELEKU (Iradi-Rekalde) 23 / OIANGU 1 (Ibarguren-Olaran) 40

3. Pala motza nagusiak, 1. maila: 
PAGAZPE (Clement-Arruti) 40 / OIANGU 1 (Arrieta-Andonegi) 38

 

 

 

2. eta 3. mailako finalistak jakinak ziren aurreko astetik, baina 1. mailako finalerdiak ostiralean bertan jokatu zituzten. Pagazpek (Clement-Arruti) 39-40 irabazi zion Real Sociedad 1 taldeari (Navarro-Andueza). Eta beste finalerdian Oiangu 1ek (Arrieta-Andonegi) 35-40 hartu zuen mendean Real Sociedad 2 taldea (Lopez-Vigeon).

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala motza atalean aurki daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan finalen sari-banaketa ekitaldiaren hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba