Alegian, Tolosan, Urnietan eta Zestoan, Gipuzkoako Txapelketako final gehiago, asteburuan

2016/12/15 | Lehiaketa

Ostiralean izango dira jaialdiak Alegian (gomazko paleta neska jubenilak) eta Zestoan (gomazko paleta mutil nagusiak), larunbatean Urnietan (eskuz binaka kadeteak eta nagusiak) eta igandean Tolosan (eskuz binaka kadeteak eta jubenilak)

Pala motzekoez gain, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako beste hainbat final izango dira ikusgai, han-hemenka, asteburu honetan. Ostiralean, esaterako, jaialdiak izango dira Alegian eta Zestoan, biak ere gomazko paletakoak. Larunbatean, Urnietak hartuko du finalen beste jaialdi bat, oraingo honetan eskuz binakakoa. Eta igandean, azkenik, eskuz binakako beste jaialdi bat izango da ikusgai, kasu honetan Tolosan. 

 

 

Ondoren dituzue finaletako jaialdi guztien xehetasunak:

 

Abenduak 16, ostirala, 19:30, Zestoa-Gurutzeaga


1. Gomazko paleta mutilak, nagusien 3. maila:
ZESTOA (Rodriguez-Lozano) / HERNANI (Murgiondo-Lujanbio-Salegi)

 

Abenduak 16, ostirala, 20:00, Alegia-Elorri


1. Gomazko paleta neskak, jubenilen 2. maila:
INTXURRE 1 (Aramendi-Esnaola) / BERGARA (Agirrezabal-Guridi-Almortza)

2. Gomazko paleta neskak, jubenilen 1. maila:
SU-BERRI (Larrarte-Larrarte) / INTXURRE 1 (Olano-Agirre)

 

Abenduak 17, larunbata, 16:00, Urnieta-Udalekoa


1. Eskuz binaka mutilak, kadeteen 2. maila:
ZUMAIA (Larrañaga-Ostolaza) / GAZTELEKU 1 (Irazu-Mujika)

2. Eskuz binaka mutilak, nagusien 3. maila:
ORIO (Lertxundi-Aranalde) / URNIETA (Loitegi-Odriozola)

 

Abenduak 18, igandea, 16:00, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz binaka mutilak, kadeteen 3. maila:
TOLOSA 2 (Sorarrain-Goikoetxeaundia) / INTXURRE (Zubeldia-Artola)

2. Eskuz binaka mutilak, jubenilen 2. maila:
GAZTELEKU (Gurrutxaga-Urruzola-Eguzkiza) / TOLOSA 3 (Olazabal-Esnaola)

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke txapelketaren eta espezialitate bakoitzaren informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba