Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketako pala motzeko finalak, igandean, Ordizian

2016/12/14 | Lehiaketa

Gizonezkoen nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak izango dira ikusgai, 10:30etik aurrera

Igande honetan (2016-12-18) jokatuko dira, Ordizian, Ezker Hormako Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketako pala motzeko finalak. Hiru partida izango dira ikusgai, 10:30etik aurrera, guztiak gizonezkoen nagusien mailakoak: lehendabizi 3. mailako lehia, ondoren 2. mailakoa eta azkenik 1. mailakoa.

 

 

 

2. eta 3. mailako finalistak dagoeneko ezagutzen dira, aurreko asteburuan jokatu baitzituzten finalerdiak. 2. mailan, Gazteleku (Iradi-Rekalde) eta Oiangu 1 (Ibarguren-Olaran) taldeak sailkatu ziren finalerako, hurrenez hurren, Txost 1i (Aizpuru-Irigoien) 40-31 eta Eple 2ri (Elorza-Pichel) 40-23 irabazita. 3. mailan, bestalde, Urnieta 2 (Garagorri-Jauregi) taldeak lortu zuen finalerako txartela, finalerdian Altzatarrari (Auzmendi-Polo) 34-40 irabazita; Oianguk (Oiarbide-Agirre-Zurutuza-Agirrezabal) bazuen dagoeneko finalerako txartela, lehen postuan amaitu baitzuen ligaxka.

 

 

 

1. mailan, ostiralean jokatuko dituzte finalerdiak, jaialdi honetan:



Abenduak 16, ostirala, 20:00, Donostia-Atano III.a
 

1. Real Sociedad 2 (Lopez-Vigeon) / Oiangu 1 (Arrieta-Andonegi)

2. Real Sociedad 1 (Navarro-Andueza) / Pagazpe (Clement-Arruti)

 

 

 

Gauzak horrela, hauxe izango da finalen jaialdia:

 

Abenduak 18, igandea, 10:30, Ordizia-Beti Alai
 

1. Pala motza nagusiak, 3. maila:
OIANGU (Oiarbide-Agirre-Zurutuza-Agirrezabal) / URNIETA 2 (Garagorri-Jauregi)

2. Pala motza nagusiak, 2. maila: 
GAZTELEKU (Iradi-Rekalde) / OIANGU 1 (Ibarguren-Olaran)

3. Pala motza nagusiak, 1. maila: 
REAL SOCIEDAD 1 (Navarro-Andueza) edo PAGAZPE (Clement-Arruti) /
REAL SOCIEDAD 2 (Lopez-Vigeon) edo OIANGU 1 (Arrieta-Andonegi)

 



 

Txapelketaren xehetasun guztiak jakin nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala motza eta Kartelera ataletara jo.

 

 

 










Ir arriba