Eskuz banakako lehiarekin ekin diote berriro Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari

2016/12/02 | Lehiaketa

Aurrerago hasiko dira paleta argentinarreko partidak, urtarrilaren 8ko jardunaldian, eta eskuz binakakoak, urtarrilaren 22koan eta 29koan; lehendabiziko finalak eskuz banakakoak izango dira, urtarrilaren 14an, paleta argentinarrekoak jarraian, otsailaren 26ko asteburuan, eta eskuz binakakoak azkenik, martxoaren 4an

Larruzko paletako lehiarekin hasi zen aurtengo Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, irailean. Hura amaituta, eta atsedenalditxo baten ondoren, asteburuan (2016-12-04) ekingo diote berriro txapelketa honi, oraingo honetan eskuz banakako lehiarekin, kadeteen, jubenilen eta nagusien mailetan.

 

Aurrerago hasiko dira paleta argentinarreko partidak, urtarrilaren 8ko jardunaldian.

 

Eta, azkenik, eskuz binakako partiden txanda izango da: nagusien mailakoak urtarrilaren 22ko asteburuan, eta kadeteen eta jubenilen mailakoak urtarrilaren 29koan.

 

Martxora bitartean izango da ikusgai Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa.

 

Ondoren zehazten ditugu lehia guztiak, banan bana:

 

 

ESKUZ BANAKA

  1. Hasiera, abenduak 3
  2. Kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila)
  3. 16 talde kadeteetan (4 multzotan banatuta), 13 talde jubeniletan (4 multzo), 8 talde nagusien 1. mailan (2 multzo) eta 25 talde nagusien 2. mailan (8 multzo)
  4. 1. fasean, itzuli bateko ligaxka abenduaren 18ra bitartean
  5. Partidak larunbat eta igandetan, Irurako Ametsa trinketean (kadeteak eta nagusien 1. mailakoak), eta Donostiako Gaskan (jubenilak eta nagusien 2. mailakoak)
  6. Finalerdiak, urtarrilaren 8ko asteburuan
  7. Finalak, urtarrilaren 14an, Irurako Ametsa trinketan

 

 

ESKUZ BINAKA

  1. Hasiera, urtarrilak 22 eta urtarrilak 29
  2. Kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila)
  3. 8 talde kadeteetan (2 multzotan banatuta), 8 talde jubeniletan (2 multzo), 6 talde nagusien 1. mailan (multzo bakarrean) eta 10 talde nagusien 2. mailan (2 multzo)
  4. 1. fasean, itzuli bateko ligaxka otsailaren 12ra eta 19ra bitartean
  5. Partidak larunbat eta igandetan, Irurako Ametsa trinketan (nagusien 1. eta 2. maila) eta Donostiako Gaskan (kadeteak eta jubenilak)
  6. Finalerdiak, otsailaren 26an
  7. Finalak, martxoaren 4an, Irurako Ametsa trinketan

 

 

PALETA ARGENTINARRA

  1. Hasiera, urtarrilak 8
  2. Nagusiak (1. eta 2. maila)
  3. 8 talde 1. mailan (2 multzo) eta 6 talde 2. mailan (multzo bakarra)
  4. 1. fasean, ligaxka otsailaren 5a bitartean 2. mailan eta 12ra arte 1. mailan
  5. Partidak Irungo Ramuntxo Berri trinketan
  6. Finalerdiak, otsailaren 19an
  7. Finalak, otsailaren 26an, Irungo Ramuntxo Berrin

 

 

 

Xehetasun guztiak Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daitezke. Eta bai bertan bai Kartelera atalean astez asteko jarraipena egin txapelketari.

 

 

 










Ir arriba