Emakumea Pilotari Txapelketako finalerako txartelak jokoan, larunbatean, Donostiako Atanon

2016/11/30 | Lehiaketa

1. mailako finalerdi bat eta 2. mailako bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. mailako Garmendia-Eizmendi bikotea zuzenean sailkatu delako finalera, ligaxka lehen postuan amaituta; 16:30ean hasiko da jaialdia

Azken txanpan sartu da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa. Larunbat honetan (2016-12-03), hain zuzen ere, finalerdiak jokatuko dituzte, 16:30etik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Zehazki, 1. mailako finalerdi bat eta 2. mailako bi finalerdi izango dira ikusgai. Izan ere, 1. mailan lehenengo postuan sailkatutako bikoteak, Garmendia-Eizmendi kasu honetan, finalerako zuzeneko txartela lortua du. Finalerako beste txartelak jokoan izango dira, beraz. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

Abenduak 3, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a

 

1. Gomazko paleta neskak, 2. maila: RODAS-ARRILLAGA / GALDOS-BELDARRAIN

2. Gomazko paleta neskak, 1. maila: I.OTAEGI-MAIDER MENDIZABAL / GOIKOETXEA-ARRIETA

3. Gomazko paleta neskak, 2. maila: E.OTAEGI-ERASUN / SAN SEBASTIAN-SENPERENA

 

 

Finalak abenduaren 17an izango dira, Tolosako Beotibar frontoian.

 

 

Informazio gehiago nahi izanez gero webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Eta Argazki galeriak atalean txapelketaren hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba