Luzeanek irabazi du, beste behin ere, Enrique Abril Errebote Txapelketa

2016/11/30 | Lehiaketa

Iaz bezala, aurten ere Zubieta hartu du mendean Villabonako Errebote plazan jokatutako finalean

Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Luzean taldeak irabazi du aurten ere Enrique Abril Errebote Txapelketa. Zubieta izan du berriro aurkari finalean. Eta 13-4 hartu dituzte mendean gipuzkoarrak, Villabonako Errebote plazan jokatutako lehian: 


 

 

Azaroak 27, igandea, 11:00, Villabona

     Luzean (F. Karrikaburu, I.Gogorza, R. Eiheramuno, F. Onchalo, J. Karrikaburu)  13

     Zubieta (J. Aizpurua, J. Aizpurua, I. Aizpurua, E. Garzia, J. Argote) 4

 

 

 

Iazko final bera errepikatu da aurtengo edizioan; iaz ere Luzeanek irabazi zuen, 13-5eko emaitzarekin. 2013an ere aurrez aurre izan ziren donibandarrak eta zubietarrak, eta emaitza berarekin, 13-5, irabazi zuten lehenek. Eta denboran atzerago eginda ere neurtu dituzte indarrak: 1989an, Zubietakoak izan ziren txapeldun; Yoko Garbi 13-8 gailendu zitzaion Luzeani.

 

 

 

Luzean taldeak bere 16. txapela jantzi du aurten, eta txapel gehien dituen taldea da; beste 10 aldiz txapeldunorde izan da. Atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (7 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbat, 4rekin (8 eta 7 aldiz azpitxapeldun, hurrenez hurren); Endaiarrak 2rekin (behin txapeldunorde); eta Zaharrer Segi eta Yoko Garbi, banarekin (lehenak beste behin izan dira azpitxapeldun eta bigarrenak 6 aldiz). Zubieta taldeari berriro ihes egin dio bere lehen txapelak; baina 4 aldiz izan dira txapeldunorde: 2010ean, 2013an, 2015ean eta aurten.

 

 

 

Euskal Herriko zortzi taldek hartu dute parte 2016-17 denboraldiko Enrique Abril Errebote Txapelketan. Horietatik hiru Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta). Eta beste bostak Lapurdikoak: Endaiarrak (Hendaia), Kanboarrak (Kanbo), Luzean (Donibane Lohizune), Noizbait (Hazparne) eta Senpere (Senpere).

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril eta Kartelera ataletan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba