Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako eta gomazko paletako finalak, ostiralean

2016/11/23 | Lehiaketa

Mutrikun jokatuko dira zesta-puntako finalak (gizonezkoak, kadeteak, jubenilak, eta nagusien 1. eta 2. maila), 19:00etan; eta Donostia-Loiolan izango dira ikusgai gomazko paletakoak (gizonezkoak, 1. eta 2. maila), 20:00etan

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen zesta-puntako eta gomazko paletako finalak jokatuko dira ostiralean, Mutrikun eta Donostia-Loiolan, hurrenez hurren. Mutrikun, 19:00etan hasiko da jaialdia: kadeteek jokatuko dute lehenik, jubenilek ondoren, nagusien 2. mailakoek atzetik, eta nagusien 1. mailakoek azkenik. Eta Donostia-Loiolan, 20:00etan izango da hitzordua: nagusien 1. mailakoak izango dira aurrez aurre lehenik, eta ondoren ariko dira nagusien 2. mailakoak. 
 
 
 
 
Ondorengo lerrotan dituzue bi jaialdi hauen xehetasunak:

 
 
 
Azaroak 25, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz
 
 
1. Zesta-punta, kadeteak:
DANOK BAT 1 (Arrillaga-Mendizabal) / DONOSTIA JAI ALAI 1 (Alberro-Hernandez)
 
2. Zesta-punta, jubenilak:
ZUMAIA (Agirre-Saez) / DANOK BAT (Manzisidor-Arrizabalaga)
 
3. Zesta-punta, nagusiak 2. maila:
DANOK BAT (Mendizabal-Manzisidor) / ZUMAIA 1 (Manterola-Alonso)
 
4. Zesta-punta, nagusiak 1. maila:
ZUMAIA 1 (Agirre-Uranga) / DONOSTIA JAI ALAI (U.Alberro-A.Alberro)
 
 

 
Azaroak 25, ostirala, 20:00, Donostia-Loiola

 

1. Gomazko paleta, nagusiak 1. maila:
PAGAZPE (Errazti-Urdanpileta) / REAL SOCIEDAD (M. Antxordoki-G. Antxordoki)
 
2. Gomazko paleta, nagusiak 2. maila:
ALTZATARRA (Elejalde-Gomez) / AZKOITIA 1 (Egiguren-Lopetegi)
 
 
 
 
 
 
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan duzue eskuragarri final hauen inguruko informazioa zein espezialitate guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.
 

 

 










Ir arriba