Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuko lehenengo finalak asteburuan, Idiazabalen eta Tolosan

2016/11/09 | Lehiaketa

Eskuz binaka nagusien Ohorezko mailako eta 1. mailako finalak hartuko ditu Idiazabalek, larunbatean, 11:00etan; eta igandean, 10:30ean, Tolosan, eskuz binaka kadeteen 1. mailako, eskuz binaka jubenilen 1. mailako eta eskuz binaka nagusien 2. mailako lehiak izango dira ikusgai

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuko lehendabiziko finalak izango dira ikusgai asteburuan. Hain zuzen ere, Idiazabalek eta Tolosak hartuko dituzte eskuz binakako jaialdi hauek. Idiazabalen, larunbatean, 11:00etan, mailarik gorenean aritzen diren pilotariak lehiatuko dira: eskuz binaka nagusien Ohorezko mailako zein eskuz binaka nagusien 1. mailako finalak jokatuko dira. Tolosan, bestalde, hiru final izango dira, igandean, 10:30etik aurrera: eskuz binaka kadeteen 1. mailako lehia, eskuz binaka jubenilen 1. mailakoa eta eskuz binaka nagusien 2. mailakoa.
 
 
 
 
 
Ondoren zehaztuko ditugu jaialdiak:

 
 
 
Azaroak 12, larunbata, 11:00, Idiazabal-Igarondo
 
 
1. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
LAPKE (Zubizarreta-Garmendia) / EPLE (Urmeneta-Aranburu)
 
2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
HERNANI (Arrieta-Aizpitarte) / PAGAZPE 2 (Santxo-Gorrotxategi)
 

 
Azaroak 13, igandea, 10:30, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila: OIARPE 1 (Aburuza-Salaberria) / HERNANI (Salaberria-Zugasti)
 
2. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila: ILUNPE (Iriarte-Egiguren) / OIARPE 1 (Sein-Etxeberria)
 
3. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila: MUNDARRO (Loidi-Sanchez) / PAGAZPE (Exposito-Aranguren)
 
 
 
 
 
 
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan duzue eskuragarri final hauen inguruko informazioa zein espezialitate guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.
 

 

 










Ir arriba