Luzean eta Zubieta taldeek jokatuko dute, igandean, Enrique Abril Errebote Txapelketaren finala

2016/11/10 | Lehiaketa

Euriagatik bertan behera gelditu behar izan zuen hitzordua aurreko igandean; 11:00etarako da berriro deialdia, Villabonako Errebote plazan

Aurreko iganderako (2016-11-06) zegoen iragarrita hitzordua, baina bertan behera gelditu behar izan zuen, euriagatik. Astebete atzeratu eta igande honetan (2016-11-13) jokatuko da Enrique Abril Errebote Txapelketaren finala, baldintza egokiak badaude, behintzat. Luzean eta Zubieta izango dira aurrez aurre, 11:00etatik aurrera, Villabonako Errebote plazan:

 

Azaroak 13, igandea, 11:00, Villabona-Errebote plaza

Luzean / Zubieta

 

 

 

Finalerdietan, Luzeanek Noizbat taldea hartu zuen mendean (13-3), eta Zubieta Endaiarrak taldearen aurka nagusitu zen (13-5).

 

 

 

Iazko final bera errepikatuko da aurtengo edizioan; Luzeanek irabazi zuen, 13-5eko emaitzarekin. 2013an ere aurrez aurre izan ziren donibandarrak eta zubietarrak, eta emaitza berarekin irabazi zuten lehenek. Eta denboran atzerago eginda ere neurtu dituzte indarrak: 1989an, Zubietakoak izan ziren txapeldun; Yoko Garbi 13-8 gailendu zitzaion Luzeani.

 

 

 

Luzean da, hain zuzen ere, txapel gehien dituen taldea Enrique Abril Errebote Txapelketan: 15eta beste 10 aldiz izan da txapeldunorde. Atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (7 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbat, 4rekin (8 eta 7 aldiz azpitxapeldun, hurrenez hurren); Endaiarrak 2rekin (behin txapeldunorde); eta Zaharrer Segi eta Yoko Garbi, banarekin (lehenak beste behin izan dira azpitxapeldun eta bigarrenak 6 aldiz). Zubieta taldearentzat lehendabiziko txapela izango litzateke igandekoa; 3 aldiz izan dira txapeldunorde: 2010ean, 2013an eta iaz.

 

 

 

Euskal Herriko zortzi taldek hartu dute parte 2016-17 denboraldiko Enrique Abril Errebote Txapelketan. Horietatik hiru Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta). Eta beste bostak Lapurdikoak: Endaiarrak (Hendaia), Kanboarrak (Kanbo), Luzean (Donibane Lohizune), Noizbait (Hazparne) eta Senpere (Senpere).

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril eta Kartelera ataletan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba