Izena eman daiteke Emakumeen Paleta Txapelketa Herrikoian

2016/11/07 | Izen-emateak

Abenduaren 17an jokatuko da, Tolosako Beotibar pilotalekuan; azaroaren 30era arte dago zabalik izen-ematea, 16 urtetik gorako emakume guztientzat

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) Emakumeen Paleta Txapelketa Herrikoia antolatu du. Abenduaren 17an izango da, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Eta azaroaren 30a izango da izena emateko azken eguna.

 

 

Egun guztiko festa izango da. Goizez zein arratsaldez jokatuko dira partidak, eta finalak arratsaldean jokatuko dira, federatuen Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren finalekin batera. Eguerdian bazkaria egongo da parte-hartzaile guztientzat, eta sariak irabazleentzat.

 

 

Izen-ematea irekia da 16 urtetik gorako emakume guztientzat. Bikoteko 30 euro ordaindu behar dira, baina Emakumea Pilotari proiektuaren emakumeen paleta ikastaroetako ikasleentzat dohainik izango da izen-ematea.

 

 

Parte hartu nahi duenak bi bide ditu horretarako: 943 47 14 63 federazioaren telefono zenbakira deitu (Ainhoa), edo ainhoa.pilota@kirolak.net helbide elektronikora idatzi. Animatu egun eder bat pasatzera!

 

 

 










Ir arriba