Jokoan da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa

2016/11/03 | Lehiaketa

6 bikote lehiatuko dira 1. mailan, eta 9 2. mailan, gomazko paletan; finalak Tolosako Beotibarren izango dira, abenduaren 17an

Joan den asteburuan (2016-10-29) ekin zioten, Zizurkilen, 2016-17 denboraldiko Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketari. 

 

Emakumezkoen gomazko paletako txapelketa da, eta bi mailatan ariko dira pilotariak: 1. mailan, 6 bikote lehiatuko dira, multzo bakarrean; eta 2. mailan, 9 bikotek jokatuko dute, 5 A multzoan eta 4 B multzoan. Hauexek dira, hain zuzen ere, parte-hartzaileak:

 

1. MAILA

  • Araiztegi-Maiza
  • Murua-Arozena
  • Garmendia-Eizmendi
  • Senperena-Maddi Mendizabal
  • Goikoetxea-Arrieta
  • I. Otaegi-Maider Mendizabal
     

2. MAILA

      A multzoa

  • Etxegia-Irigoien
  • Aldai-San Sebastian
  • Urien-Sarobe
  • Rodas-Arrillaga
  • Garcia-Lopetegi
     

      B multzoa

  • E. Otaegi-Erasun
  • Etxeberria-Lopetegi
  • Galdos-Beldarrain
  • Ciganda-Gabirondo

 

 

Bai 1. mailan bai 2.ean itzuli bateko ligaxka jokatuko dute bikoteek, urriaren 29tik azaroaren 26ra bitartean. Partidak larunbat arratsaldetan izango dira. Eta jardunaldi bakoitza egoitza batean jokatuko da; hauexek dira aurreikusitakoak:
 

  • 1. jardunaldia, urriak 29: Zizurkil
  • 2. jardunaldia, azaroak 5: Zestoa
  • 3. jardunaldia, azaroak 12: Bergara
  • 4. jardunaldia, azaroak 19: Urretxu
  • 5. jardunaldia, azaroak 26: Hernani

 

 

Finalerdiak abenduaren 3an izango dira, Donostiako Atano III.ean. Eta finalak, abenduaren 17an, Tolosako Beotibarren.

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-EmP Ezker Horma eta Kartelera ataletan egin daiteke txapelketaren jarraipena.

 

 

 










Ir arriba