Hernanik eta Ziotzak irabazi dute emakumezkoen gomazko paletako Gipuzkoako Txapelketa

2016/10/27 | Lehiaketa

Hernanik 30-19 hartu zuen mendean Su-Berri 2 1. mailako finalean, eta Ziotzak 30-12 irabazi zion Su-Berri 1 taldeari 2. mailakoan

Hernanik eta Ziotzak irabazi dituzte Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta neska nagusien finalak. Araistegi-Arrietaren Hernanik 30-19 hartu zuen mendean Otaegi-Mendizabal bikotearen Su-Berri 2 taldea, 1. mailako finalean. Eta 2. mailako lehian, San Sebastian-Erasunen Ziotza nagusitu zen, 30-12, Arrillaga-Otaegik osatutako Su-Berri 1 taldearen aurka. Hona hemen jaialdia:

 

Urriak 23, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a

1. Gomazko paleta neskak, nagusiak 2. maila:
ZIOTZA (San Sebastian-Erasun) 30 / SU-BERRI 1 (Arrillaga-Otaegi) 12

2. Gomazko paleta neskak, nagusiak 1. maila:
HERNANI (Araistegi-Arrieta) 30 / SU-BERRI 2 (Otaegi-Mendizabal) 19

 
 

 

1. mailan, Hernani taldeak finalerako zuzeneko pasea lortua zuen, ligaxka lidergoan amaituta; Su-Berri 1 eta Su-Berri 2 bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatu behar izan zuten, ostiralean. 2. mailan ere, finalerdiak jokatu zituzten ostegunean eta ostiralean. Hona hemen finalaurreko guztien emaitzak:

 

- ZIOTZA (San Sebastian-Erasun) 30 / ZESTOA (Etxeberria-Lopetegi) 6 (2. maila)

- ZARAUTZ (Arriola-Arruti) 26 / SU-BERRI 1 (Arrillaga-Otaegi) 30 (2. maila)

- SU-BERRI 1 (Garmendia-Maiza) 26 / SU-BERRI 2 (Mendizabal-Gabirondo) 30 (1. maila)
 

 

 

 

Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan kontsulta daitezke.

 

 

 










Ir arriba