Real Sociedad, Trinketeko Gipuzkoako txapelduna larruzko paletan

2016/10/26 | Lehiaketa

Agirre-Olazabal bikoteak 40-18 irabazi zion Mutuberria-Azpiroz bikoaren Txost 1 taldeari

Real Sociedad taldeak irabazi du Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finala. Agirre-Oiarzabal bikotea 40-18 gailendu zitzaion Mutuberria-Azpiroz bikoaren Txost 1 taldeari:

 


Urriak 23, igandea, 10:30, Donostia-Gaska

1. Larruzko paleta, nagusiak: 
REAL SOCIEDAD (Agirre-Oiarzabal) 40 / Txost 1 (Mutuberria-Azpiroz) 18

 

 

5 talde lehiatu dira txapelketa honetan: Altzatarra, Oiangu, Real Sociedad, Txost 1 eta Txost 2. 

 

 

Real Sociedad taldea lehen postuan sailkatu zen ligaxkan eta, hortaz, finalerako zuzeneko pasea lortu zuen. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, Altzatarra eta Txost 1 taldeek hain zuzen ere, finalerdia jokatu behar izan zuten: Txost 1ek (Mutuberria-Azpiroz) 40-35 irabazi zion Altzatarrari (Auzmendi-Amiano).

 


 

Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa trinketa-larruzko paleta nagusiak atalean aurki daitezke.

 

 

 










Ir arriba