Martxan da eskuz banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa

2016/10/11 | Lehiaketa

Alebinen 2. urteko eta infantilen 1. eta 2. urteko 250etik gora pilotari lehiatuko dira txapelketa honetan; azaroaren bukaera aldean ekingo diote bigarren faseari, eta finalak abenduaren 25eko asteburuan jokatuko dira

Asteburuan (2016-10-16) ekingo diote eskuz banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketari. 2. urteko alebinek eta 1. eta 2. urteko infantilek jokatuko dute lehia hau, abendura bitarte, esan bezala, eskuz banaka, baina elkartearen izenean

 

 

Eskuko espezialitateari dagokionean, denboraldiko Errendimenduko lehendabiziko txapelketa da hauxe, abendu bukaerara arte luzatzen dena. Urte berriarekin batera hasiko da bigarrena, martxora bitarte: Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa hau ere, baina eskuz binaka. Eta, azkenik, apirila aldean eta ekainaera arte jokatuko dira azken bi lehiak: Errendimenduko Udaberri Saria, eskuz binaka, eta Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa, eskuz banaka azken hau.

 

 

Denera, 254 bat taldek hartuko dute parte eskuz banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan. 2. urteko alebinetan, 101 pilotari lehiatuko dira, 17 multzotan banatuta. 1. urteko infantiletan 86 pilotarik eman dute izena, eta 15 multzo osatu dituzte. Eta 2. urteko infantiletan, azkenik, 67 pilotari ariko dira, 12 multzotan banatuta.

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urriaren 16tik azaroaren 13ra bitartean. Eta denek jarraituko dute aurrera bigarren fasera, kanporaketena. Hain zuzen ere, maila guztietan, multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuak Gipuzkoako Txapelketan lehiatuko dira. Eta 3. postutik 6.era sailkatutakoek eskualdeko txapelketak jokatuko dituzte, bitan banatuta: Ekialdeko Txapelketa eta Mendebaldekoa. Azaroaren 27ko asteburuan hasiko da kanporaketen bigarren fase hau; salbuespen batekin: 2. urteko alebinetan, Gipuzkoako Txapelketarako sailkatutakoek kanporaketa prebia bat izango dute azaroaren 20ko jardunaldian.

 

 

Abenduaren 18ko astebururako daude aurreikusita finalerdiak. Eta abenduaren 25eko jardunaldian izango dira ikusgai finalak, oraindik zehazteko dauden egoitzetan. 

 

 

Xehetasun guztiak Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa eskuz banaka atalean aurki daitezke, eta bai bertan bai Kartelera atalean txapelketaren astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba