Hasi da Ezker Hormako Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketa

2016/09/15 | Lehiaketa

Joan den asteburuan larruzko paletako espezialitatearekin abiatu eta gero, gainontzeko jokamolde ia gehienak gehituko zaizkio jardunaldi honetan; abendu amaierara arte luzatuko da denboraldiko hitzordu garrantzitsu hau

Bete-betean sartu gara 2016-17 denboraldian. Enrique Abril Errebote Txapelketa, Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa, Trinketeko Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketa (larruzko paletako espezialitatearekin)... Dagoeneko jokoan diren txapelketei gehitu zaie orain Ezker Hormako Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketa. Joan den asteburuan (2016-09-11) abiatu zen, larruzko paletako espezialitatearekin. Eta jardunaldi honetan (2016-09-18) hasiko dira gainontzekoak (ia gehienak, bakar batzuek aurrerago ekingo baitiote lehiari).

 

 

Txapelketarik parte-hartzaileena da Ezker Hormako Gipuzkoako Kluben Artekoa, espezialitate ia guztietan jokatzen baita. Orain hasi eta abendu amaierara arte luzatzen da denboraldiko txapelketa garrantzitsu hau.

 

 

Hona hemen hainbat datu, jokamoldeka sailkatuta:

 

 

ESKUZ BANAKA


- Lehia beranduago hasiko da aurten, azaro aldera.

 

ESKUZ BINAKA
 

159 talde: kadeteak, 52 (20 1. mailan, 17 2. mailan, 15 3. mailan); jubenilak, 36 (18 1. mailan, 18 2.ean); nagusiak, 71 (8 Ohorezko Mailan, 16 1. mailan, 16 2. ean eta 31 3. mailan).

Finalak: azaroak 13 (kadeteen 1. maila, jubenilen 1. maila eta nagusien ohorezko maila eta 1.a eta 2.a) eta abenduak 18 (kadeteen 2. eta 3. maila, jubenilen 2. maila eta nagusien 3. maila).

 

GOMAZKO PALETA
 

51 talde: gizonezkoak, 44 (denak nagusietan, 8 1. mailan, 16 2. mailan eta 20 3. mailan); emakumezkoak, 15 (oraingoz denak nagusiak, 5. 1. mailan eta 10 2.ean; jubenilak beranduxeago hasiko baitira lehian).

Finalak: urriak 22-23 (emakumezkoen 1. eta 2. mailakoak), azaroak 27 (gizonezkoen 1. eta 2. mailakoak) eta abenduak 18 (gizonezkoen 3. maila).

 

ZESTA-PUNTA
 

33 talde: kadeteak, 11; jubenilak, 6; nagusiak, 16 (8 1. mailan eta 8 2. mailan).

Finalak: azaroan.

 

PALA


- Beranduago hasiko da lehia.

 

PALA MOTZA
 

- Aurrerago ekingo diote txapelketari.

 

LARRUZKO PALETA
 

26 talde: denak nagusietan (8 1. mailan, 12 2.mailan eta 6 3. mailan).

Finalak: urriak 23 (1. maila) eta urriak 30 (2. eta 3. maila).

 

ERREMONTEA


- Beranduxeago hasiko da lehia.

 

JOKO GARBI


- Aurrerago ekingo diote txapelketari.

 

 

Txapelketaren jarraipena egin eta informazio zehatza nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma eta Kartelera ataletara jo.

 

 

 










Ir arriba