Ekin diote Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari, larruzko paletako lehiarekin

2016/09/08 | Lehiaketa

Altzatarra, Oiangu, Real Sociedad, Txost 1 eta Txost 2 izango dira nor baino nor; finala urriaren 23an jokatuko da

Trinketeko Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketa hasi zen igandean (2016-09-11), larruzko paletako lehiarekin.

 

 

Bost taldek jokatuko dute txapelketa honetan, guztiak multzo bakarrean bilduta: Altzatarra, Oiangu, Real Sociedad, Txost 1 eta Txost 2

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, irailaren 11n hasi eta urriaren 9ra bitartean. Partidak igande goizetan izango dira, Donostiako Gaska trinketan.

 

 

Lehendabiziko sailkatua finalera pasatuko da zuzenean, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatu beharko dute; urriaren 16an izango da. Finala, azkenik, urriaren 23an jokatuko da, hau ere Donostiako Gaska trinketan.

 

 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba