Andoni Lertxundi da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren presidente berria

2016/07/22 | Hauteskundeak

Itziar Lete, Mateo Ponce, Iņaki Lizaso, Haritz Saez de Nanclares, Nekane Astigarraga eta Orkatz Argote izango ditu bidelagun legegintzaldi honetan

Presidente berria du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): Andoni Lertxundi

 

 

Uztailaren 15ean bukatu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaiak aurkezteko epea. Hautagai zerrenda bakarra aurkeztu zen, eta hori behin-behinean aldarrikatu eta erreklamazioetarako epea zabaldu zuen GEPFko Hauteskunde Batzordeak, hilaren 19ra arte. Hala, hautagai bakarra egonik hauteskundeak egin beharrik ez dagoenez, eta erreklamaziorik aurkeztu ez denez, hautagai zerrenda behin betiko aldarrikatu du orain Hauteskunde Batzordeak. Eta horrela bukatutzat eman da federazioaren hauteskunde prozesua.

 

 

Azken lau urteetako Zuzendaritzako kide izan da Andoni Lertxundi, eta presidente kargua hartu du orain. Sei laguneko taldea izango du bidelagun legegintzaldi berri honetan. Hauxe da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritza Batzorde berria:

 

ABIZENAK

IZENA

KARGUA

Lertxundi Arratibel

Andoni

Presidentea

Lete Andonegi

Itziar

Presidenteordea

Ponce Iraola

Mateo

Diruzaina

Lizaso Perez

Iñaki

Idazkaria

Saez de Nanclares Zabala

Haritz

Bokala

Astigarraga Lete

Nekane

Bokala

Argote Erkizia

Orkatz

Bokala

 

Gogotsu ekingo diote denboraldi berriari. Ongi etorri eta zorte on!

 

 

 










Ir arriba