Zubieta 2k eta Behar Zanak jokatuko dute Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala, larunbatean

2016/07/19 | Lehiaketa

Zubietan izango da norgehiagoka, 11:00etan hasita

Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala izango da ikusgai, larunbat honetan (2016-07-23), Zubietako plazan. Bertako Zubieta 2 taldea eta Villabonako Behar Zana izango dira aurrez aurre. 11:00etan hasiko da partida:

 

Uztailak 23, larunbata, 11:00, Zubieta-plaza

Errebotea, nagusiak: ZUBIETA 2 / BEHAR ZANA

 

 

Zubieta 2 eta Behar Zana dira, hain zuzen ere, ligaxka amaituta lehen eta bigarren postuan sailkatutako taldeak. Honela geratu da sailkapena

  1. ZUBIETA 2, 6 puntu (3 partida jokatuta, 3 irabazita)
  2. BEHAR ZANA, 5 puntu (2 partida irabazita, 1 galduta)
  3. ZUBIETA 1, 4 puntu (partida 1 irabazita, 2 galduta)
  4. TXOST, 3 puntu (3 partida galduta)

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa plaza atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak.

 

 

 










Ir arriba