Zuzendaritza Batzorderako hautagaitza bakarra behin-behinean aldarrikatu du Hauteskunde Batzordeak

2016/07/18 | Hauteskundeak

Era berean, aldarrikapen horri erreklamazioak aurkezteko epea zabaldu du; epe hori hilaren 19an bukatuko da

Bukatzear da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.

 

 

Ostiralean (2016-07-15) amaitu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaiak aurkezteko epea. Hala, GEPFko Hauteskunde Batzordeko kideak bildurik, ondorengo akordioak hartu dituzte:

 

1. GEPFko Zuzendaritza Batzorderako aurkeztu den hautagaitza bakarra aldarrikatu. Ondorengoak dira partaideak:

 

ABIZENAK

IZENA

KARGUA

Lertxundi Arratibel

Andoni

Presidentea

Lete Andonegi

Itziar

Presidenteordea

Ponce Iraola

Mateo

Diruzaina

Lizaso Perez

Iñaki

Idazkaria

Saez de Nanclares Zabala

Haritz

Bokala

Astigarraga Lete

Nekane

Bokala

Argote Erkizia

Orkatz

Bokala

 

 

2. Aldarrikapen horri erreklamazioak aurkezteko epea zabaltzea. Epe hori 2016ko uztailaren 19ean amaituko da.

 

 

 

Hauteskunde prozesuaren inguruko dokumentazio guztia federazioan bertan dago ikusgai eta eskuragai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia), harrera ordutan (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara).

 

 

 










Ir arriba