Batzar Orokorrerako epaile eta pilotari hautagaiak onartuta, uztailaren 4an hauteskundeak

2016/06/28 | Hauteskundeak

GEPFko Hauteskunde Batzordeak Batzar Orokorrerako epaile eta pilotarien estamentuetarako aurkeztu diren hautagaitzak onartu ditu eta alegazioak egiteko epea zabaldu du, ekainaren 30a arte; uztailaren 4an izango dira kide hauek aukeratzeko hauteskundeak, 18:00etatik 20:30era

Abian da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesuaEkainaren 14an GEPFko Hauteskunde Batzordeak egindako bilerarekin hasi zen, hain zuzen ere. Eta pausoz pauso badoa aurrera.

 

 

 

Gaur (2016-06-28), besteak beste,  Hauteskunde Batzordeak bilera egin du eta bertan ondorengo akordioak hartu ditu:

 

  1. GEPFko Batzar Orokorreko epaile eta pilotarien estamentuetarako aurkeztu diren hautagaitzak onartzea
     
  2. GEPFeko Batzar Orokorreko epaile eta pilotarien estamentuetarako hautagaitzei alegazioak egiteko epea zabaltzea. Epe hori 2016ko ekainaren 30ean amaituko da

 

 

 

Ekainaren 30ean, beraz, Hauteskunde Batzordeak erreklamazioak ebatziko ditu eta hautatuak behin betiko aldarrikatuko ditu. Era berean, Batzar Orokorrerako kideak aukeratzeko hauteskundeak deituko ditu. Hauteskunde horiek uztailaren 4an, astelehena, izango dira, 18:00etatik 20:30era, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren egoitzan (bertan dago eskuragarri beharrezko dokumentazioa).

Hauexek dira GEPFko Batzar Orokorrerako epaile eta pilotarien estamentuetarako aurkeztutakoak:

 

EPAILEAK


1. Arroyo Arozena, Jon Andoni

2. Arroyo Arozena, Mikel

3. Azkoitia Azpitarte, Reyes

4. De Miguel Arribillaga, Luis Mª

5. Erasun Eizmendi, Juan Manuel

6. Eskudero Larralde, Aritz

7. Etxeberria Arruti, Jose Mª

8. Gelbentzu Lopategi, Josu Jokin

9. Salaberria Etxezurieta, Jose Ramon

10. Solana Arrondo, Jose Mª

11. Solano Mena, Jose Felix

12. Txoperena Matxikote, Mikel

 

PILOTARIAK
 

1. Altuna Echeverria, Gregorio

2. Aramburu Azcoitia, Julen

3. Bergua Otaegui, Aitor

4. Elola Lecuona, Fernando

5. Erasun Gorostidi, Jon

6. Etxeberria Iriondo, Andoni

7. Larrañaga Garzon, Ion

8. Lizaso Perez, Iñaki

9. Lizasoain Mugika, Igor

10. Maiz Lasarte, Eneko

11. Mancisidor Erquicia, Jose Mª

12. Mendizabal Barrenetxea, Jon Iñaki

13. Otaegi Tapia, Iñaki

14. Rabadan Izagirre, Koldo

15. Setien Isasa, Xabi

16. Tijero Azkue, Garbiñe


 

 

 

Albiste honi erantsitako artxiboan kontsulta daiteke hauteskunde egutegi osoaGainontzeko dokumentazioa federazioan bertan dago ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia), harrera ordutan (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara).

 

 

 










Ir arriba