Azpeitia eta Astigarraga aurrez aurre Herriarteko Txapelketako eskuko finalean, igandean, Atanon

2016/06/30 | Lehiaketa

Astigarragarentzat lehendabiziko finala da txapelketa honetan; Azpeitiak, berriz, zazpi final jokatu ditu eta 4tan jantzi du txapela, azkena iaz, Tolosaren aurka

Azpeitiak eta Astigarragak jokatuko dute 2016ko Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finala, igandean, 10:30ean, Donostiako Atano III.ean. Atzo (2016-06-29) izan zen material hautaketa finalaren egoitzan, eta bi herri finalistek egin dituzte ere beraien entrenamendu saioak bertan. Dena da, prest, beraz, igandeko hitzordu handirako:

 

 

Uztailak 3, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a

AZPEITIA / ASTIGARRAGA, eskuz, kadeteen, jubenilen eta nagusien mailetan

 

 

 

Azpeitiak 39 aldiz hartu du parte Herriarteko Eskuzko Txapelketan, eta Astigarragak 14 bider.

 

 

 

Azpeitiak 4 aldiz jantzi du txapela: 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri), eta azkena iaz (Tolosa mendean hartuta). Eta beste 3tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela). Astigarragak, berriz, igandean izango du aukera bere lehendabiziko txapela janzteko, bere aurreneko finala izango baita txapelketa honetan.

 

 

 

Eskuz, 25 herri lehiatu dira aurten:

  1. Aduna
  2. Aia
  3. Altzo
  4. Andoain
  5. Arrasate
  6. Asteasu
  7. Astigarraga
  8. Ataun
  9. Azkoitia
  10. Azpeitia
  11. Bergara
  12. Bidania-Goiatz
  13. Donostia
  14. Errenteria
  15. Hernani
  16. Lasarte-Oria
  17. Lazkao
  18. Lezo
  19. Oiartzun
  20. Oñati
  21. Tolosa
  22. Usurbil
  23. Zestoa
  24. Zizurkil
  25. Zumarraga

 

 

 

Txapelketak utzitako datu guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba