Irazustabarrena-Bercetche eta Etxegia-Otaegi bikoteentzat txapela Trinketeko Emakumea Pilotarin

2016/06/21 | Lehiaketa

Irazustabarrena-Bercetche (1. maila) eta Etxegia-Otaegi (2. maila) bikoteek irabazi dute 2016ko Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa. Joan den ostiralean (2016-06-17) jokatu zituzten finalak, Donostiako Gaska trinketan. Jaialdiko lehendabiziko partidan, paleta argentinarreko 2. mailako finalean, Etxegia-Otaegik 30-15 hartu zuten mendean Tejedor-Maiza bikotea. Eta, jarraian, 1. mailako finalean, 30-27ko emaitzarekin irabazi zuten Irazustabarrena-Bercetchek Larralde-Araiztegi bikoaren aurka. Ondoren zehazten dugu jaialdia: 

 

 

Ekainak 17, ostirala, 18:30, Donostia-Gaska
 

1. Paleta argentinarra, 2. maila: ETXEGIA-OTAEGI 30 / TEJEDOR-MAIZA 15

2. Paleta argentinarra, 1. maila: IRAZUSTABARRENA-BERCETCHE 30 / LARRALDE-ARAIZTEGI 27

 

 

 

2.mailan, uste baino errazago irabazi zuten Etxegia-Otaegik. Partidako hasierako konpasetan Tejedor-Maiza bikotea aurretik eta itxura ona emanez aritu bazen ere, 10. tantotik aurrera Etxegia-Otaegik aurrea hartu zuten, eta horrek ez zuen atzera bueltarik izan. Beteraniak gaztetasunari irabazi ziola esan daiteke.


1. mailan, bestalde, ez zen ezustekorik izan, baina oraingoan irabazleek ederki sufritu behar izan zuten. Ligaxkan elkarren aurka jokatutako partidan, erraz aldendu zen Irazustabarrena-Bercetche bikotea, baina finala guztiz ezberdina izan zen. Partidaren erdi aldera arte bikote gorriaren nagusitasuna nabarmena izan zen, baina lehia aurrera joan ahala markagailua orekatzen joan zen, eta azkenean 30-35 bukatu zen norgehiagoka.

 

 

 

 

9 bikote lehiatu dira aurtengo txapelketan, nagusien 1. eta 2. mailan. 4 bikote lehendabiziko mailan: Irazustabarrena-Bercetche, Huizi-Garmendia, Larralde-Araiztegi eta Gabirondo-Arrieta. Eta 5 bikote bigarrengoan: San Sebastian-Galdos, Tijero-Sarobe, Etxegia-Otaegi, Garcia-Itxaso eta Tejedor-Maiza. Denek oso maila ona erakutsi dute. Ea datorren urtean ere horrelako ikuskizunaz gozatzeko aukera dugun.

 

 

 

Aurtengo txapelketari buruzko informazioa kontsultatzeko (emaitzak, sailkapenak...), Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Trinkete atalera jo.

 

 

 










Ir arriba