V. Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, Tolosan

2010/12/17 | Lehiaketa

Larunbatean, abenduak 18, emango zaio amaiera Ezker Hormako V. Emakumea Pilotari Txapelketa-Kutxa Sariari. Izan ere, 1. eta 2. mailako finalak jokatuko dira, 16:00etan hasiko den jaialdian, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jaialdiko lehen partidan, berriz, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako neska jubenilen finala izango da ikusgai. Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Abenduak 18, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar

1. Gomazko paleta neskak, jubenilak (Gipuzkoako Txapelketa): HERNANI 4 (Miren Goikoetxea-Maider Huizi) / HERNANI 2 (Amaia Irazustabarrena-Maider Semper)
2. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila (EmP Txapelketa): LENDINEZ-GUTIERREZ / BAÑALES-PEREZ
3. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila (EmP Txapelketa): REDONDO-MAIDER MENDIZABAL / ZABALA-AROZENA

 

2. mailako finalean bi hernaniar ariko dira atzelari postuan; bi aurrelariak, aldiz, Altzatarra elkartekoak dira. Ligaxkan bikote hauek elkarren aurka jokatu zutenean Bañales-Perez nagusitu ziren, partida gogor bezain estu baten ondoren, 30-25eko emaitzarekin. Beraz, norgehiagokak ez du pronostiko argirik.


1. mailakoan, bestalde, bi beterano, ez hainbeste adinez baizik eta eskarmentuz, izango dira nor baino nor atzeko koadroetan: Maider Mendizabal eta Nagore Arozena. Hiru aldiz neurtu dituzte indarrak Emakumea Pilotariko frontoiko finaletan, eta hirurak lehenak irabazi ditu. Beraz, Arozena lizartzarra gogotsu kantxaratuko da. Aurrean, berriz, txapelketa osoan zehar euren lana txukun bete duten Maite Redondo oriotarra eta Miren Zabala azpeitiarra ariko dira nor baino nor.


Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa atalean, eta http://www.blogak.com/emakumeapilotari  gunean.

 

 

 










Ir arriba