Abian da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren hauteskunde prozesua

2016/06/15 | Hauteskundeak

Abian da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.

 

 

Ekainaren 14an GEPFko Hauteskunde Batzordeak egindako bilerarekin hasi zen prozesua. Bertan ondorengo erabakiak hartu zituzten:
 

  1. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko Batzar Orokorrerako eta Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeak deitzea
  2. Hauteskunde errolda onartzea
  3. Hauteskunde egutegia onartzea
  4. Hauteskunde Mahaiko kideak eta bere ordezkoak izendatzea
  5. Hauteskunde erroldari eta egutegiari alegazioak egiteko epea zabaltzea. Epe hori 2016ko ekainaren 21ean amaituko da

 

 

Albiste honi erantsitako artxiboan kontsulta daiteke hauteskunde egutegi osoa. Hauxe laburpentxo bat:
 

  • 2016/06/14. Hauteskunde Batzordearen bilera
  • 2016/06/21. Hauteskunde erroldari eta egutegiari aurkeztutako alegazioak Hauteskunde Batzordeak ebaztea. Hauteskunde errolda behin betiko onartzea. Batzar Orokorrerako hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzea
  • 2016/06/28. Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea
  • 2016/07/04. Batzar Orokorrerako kideak aukeratzeko hauteskundeak
  • 2016/07/08. Lehendakaritzarako hautagaiak aurkezteko epa hastea
  • 2016/07/15. Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea. Hautagaiak behin-behinekoz aldarrikatzea eta erreklamazioak aurkezteko epea hastea
  • 2016/07/19. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatzea
  • 2016/07/26. Hauteskunde eguna (hauteskunderik egin behar izanez gero; hautagai bakarra aurkeztuz gero ez da hauteskunderik egin behar izango eta zuzenean aldarrikatuko da)

 

 

Gainontzeko dokumentazioa federazioan bertan egongo da ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia), harrera ordutan (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara).

 

 

 










Ir arriba