Herriarteko Txapelketa: finalerdietarako lehia eskukoan, ligaxkako bosgarren jardunaldia zestakoan

2016/06/09 | Lehiaketa

Aurrera darrai 2016ko Herriarteko Gipuzkoako Txapelketak. Palako lehian, Andoainek jantzi zuen txapela aurreko asteburuan (2016-05-06), Debari irabazita. Eta eskukoan finalerdietarako txartelaren bila lehiatuko dira jardunaldi honetan Azkoitia, Zizurkil, Astigarraga, Oñati, Azpeitia, Oiartzun, Hernani eta Lazkao; izan ere, final-laurdenen itzulikoak jokatuko dituzte. Zesta-puntan, azkenik, ligaxkako azkenaurreko jardunaldia izango da, bosgarrena

 

 

Hona hemen asteburua osatuko duten 5 jaialdien kartelera:

 

OSTIRALA, EKAINAK 10

- 19:00, Donostia-Carmelo Balda: DONOSTIA / MUTRIKU (zesta)

- 19:30, Zizurkil-Intxaur: ZIZURKIL / AZKOITIA (eskua)

 

LARUNBATA, EKAINAK 11


- 16:30, Lazkao-Joxe Miguel Barandiaran: LAZKAO / HERNANI (eskua)

- 18:00, Oñati-Zubikoa: OÑATI / ASTIGARRAGA (eskua)

 

IGANDEA, EKAINAK 12


- 17:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / AZPEITIA (eskua)

 

 

 

2016ko Txapelketan, 25 herrik eman zuten izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Aia
  3. Altzo
  4. Andoain
  5. Arrasate
  6. Asteasu
  7. Astigarraga
  8. Ataun
  9. Azkoitia
  10. Azpeitia
  11. Bergara
  12. Bidania-Goiatz
  13. Donostia
  14. Errenteria
  15. Hernani
  16. Lasarte-Oria
  17. Lazkao
  18. Lezo
  19. Oiartzun
  20. Oñati
  21. Tolosa
  22. Usurbil
  23. Zestoa
  24. Zizurkil
  25. Zumarraga
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartu dute parte txapelketa honetan. Baja izan dira, berriz, Alegia eta Beasain.

Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatu dute aurten ere.

 

 

49. edizioa da aurtengoa eskuz26.a palaz eta 19. zesta-puntaz.

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean.

 

 

 










Ir arriba