Andoainek eta Debak jokatuko dute Herriarteko Pala Txapelketako finala, igandean, Donostian

2016/06/02 | Lehiaketa

Andoainentzat hamargarren finala da txapelketa honetan: 4tan jantzi du txapela, eta 5 aldiz izan da txapeldunorde; Debarentzat, berriz, lehendabiziko finala da igandekoa

Andoainek eta Debak jokatuko dute 2016ko Herriarteko Pala Txapelketako finala, igandean (2016-06-05), 11:00etatik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan:

 

Ekainak 5, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a

ANDOAIN / DEBA, larruzko paletaz eta pala motzaz

 

 

Olaberria eta Errenteria finalaren atarian geratu dira. Olaberriak 3-1 galdu zuen finalerdietan Andoainen aurka (joanekoan 2-0 galdu: 35-25, 40-32; eta itzulikoan 1na berdindu: 35-31, 20-40).  Eta Errenteriak emaitza berarekin, 1-3, Debaren kontra (joanekoan 1na berdindu: 32-35, 40-17; eta itzulikoan 2-0 galdu: 35-29, 40-36).

 

 

Andoainek Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan hartu du parte, hau da, 26 aldiz; eta Deba 7 bider lehiatu da. Andoainek 4tan jantzi du txapela: 2009, 2010, 2011 eta 2013an. Eta beste 5etan txapeldunorde izan da: 1997an, 1999an, 2006an, 2008an eta azkena iaz. Debarentzat, berriz, lehendabiziko finala da txapelketa honetan.

 

 

 

 

Bestetik, eskuko lehian final-laurdenetako joanekoak jokatuko dituzte. Eta zesta-puntan ligaxkako 4. jardunaldia. Hona hemen asteburua osatuko duten 6 jaialdien kartelera (palako finala barne):
 

 

OSTIRALA, EKAINAK 3

- 19:00, Getaria-Sahatsaga: ZUMAIA / DONOSTIA (zesta)

- 19:30, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / OÑATI (eskua)

- 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / ZIZURKIL (eskua)

 

LARUNBATA, EKAINAK 4


- 16:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / LAZKAO (eskua)

- 19:00, Azpeitia-Frontoi Txiki: AZPEITIA / OIARTZUN (eskua)

 

IGANDEA, EKAINAK 5


- 11:00, Donostia-Atano III.a: ANDOAIN / DEBA (PALA, FINALA)

 

 

 

2016ko Txapelketan, 25 herrik eman zuten izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Aia
  3. Altzo
  4. Andoain
  5. Arrasate
  6. Asteasu
  7. Astigarraga
  8. Ataun
  9. Azkoitia
  10. Azpeitia
  11. Bergara
  12. Bidania-Goiatz
  13. Donostia
  14. Errenteria
  15. Hernani
  16. Lasarte-Oria
  17. Lazkao
  18. Lezo
  19. Oiartzun
  20. Oñati
  21. Tolosa
  22. Usurbil
  23. Zestoa
  24. Zizurkil
  25. Zumarraga
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartu dute parte txapelketa honetan. Baja izan dira, berriz, Alegia eta Beasain.

Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.

 

 

 

49. edizioa izango da aurtengoa eskuz26.a palaz eta 19. zesta-puntaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere; Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin; eta Hernani hirugarren, 5ekin. Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Tolosa izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7; Errenteria eta Olaberria dira bigarren postuan, 5na txapelekin; eta ondoren Andoain, 4rekin. Donostiak irabazi zuen iaz, eta Andoain izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin; Tolosa du atzetik, 4rekin; eta Mutriku eta Donostia hirugarren postuan 3 txapelekin. Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean.

 

 

 










Ir arriba