Emakumea Pilotari Eguna, larunbatean, Iruran

2016/05/25 | Ikastaroak

10 urte beteko ditu aurten topaketa berezi honek

Larunbatean (2015-05-28) ospatuko da 2016ko Emakumea Pilotari Eguna, Iruran. 10 urte beteko ditu aurten topaketa eta festa berezi honek. Bertan elkartuko dira Gipuzkoako zenbait herritan aurten ere eskaini diren aisialdiko paleta ikastaroetan aritutako emakumeak. Emakumea Pilotari proiektuaren baitan eskaintzen ditu ikastaro hauek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, 18 urtetik gorako emakumeentzat.

 

 

10:00etan ekingo diote festa egunari, Emakumezkoen IX. Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren lehen fasearekin. 8 herrik ordezkaritza izango dute txapelketa honetan: Andoain, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Hernani, Oiartzun, Tolosa eta Zizurkil. Bikote guztiak bi multzotan banatuko dira, eta multzo bakoitzeko lehendabiziko bi sailkatuak finalerdietara pasatuko dira.

 

 

Txapelketaren lehen fase honen ondoren, saio bateratua izango da emakume guztiekin, era desberdinetako ariketekin. Eta, hori bukatuta, hamaiketakoa izango dute bertaratutakoek.

 

 

13:10 aldera Txapelketa Herrikoiaren bigarren faseari helduko diote: lehenik finalerdiak jokatuko dituzte, eta jarraian finala.

 

 

14:00-14:30 ingururako aurreikusten da sari-banaketa, eta ondoren parte-hartzaile guztiek talde-argazkia aterako dute.

 

 

Eta, eguna behar bezala borobiltzeko, bazkarian elkartuko dira denak.

 

 

 

Hona hemen, zehatz mehatz, eguneko egitaraua:

 

- 10:00: X. Emakumea Pilotari Egunaren hasiera, Emakumezkoen IX. Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren lehen fasearekin

- 11:45: Paleta saioak eta jolasak

- 12:50: Hamaiketakoa

- 13:10: Emakumezkoen IX. Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren bigarren fasea: finalerdiak eta finala

- 14:00: Oroigarri eta sari banaketa eta talde argazkia

- 15:00: Bazkaria

 

 

 










Ir arriba