Olaberria, Andoain, Errenteria eta Deba, Herriarteko Pala Txapelketako finalerako txartela jokoan

2016/05/26 | Lehiaketa

Larunbat goizean jokatuko dute finalerdien izulikoa Olaberriak eta Andoainek, eta arratsaldean Errenteriak eta Debak; joanekoan 2-0 irabazi zuen Andoainek, eta 1na berdinduta baino aldeko tanto kopuruarekin da Deba; eskuz, final-zortzirenen itzulikoak jokatuko dira; eta zesta-puntaz ligaxkako 3. jardunaldia

Ate joka da Herriarteko Pala Txapelketaren finala. Hain zuzen ere, hitzordu horretan egon ahal izateko lehiatuko dira, asteburu honetan, Olaberria, Andoain, Errenteria eta Deba. Larunbat goizean (2016-05-28) jokatuko dute Andoainek eta Olaberriak finalerdien itzulikoa; joanekoan Andoainek 2-0 irabazi zuen. Eta Errenteria eta Deba arratsaldean lehiatuko dira; joanekoan 1na berdindu zuten, baino Debak du aldeko tanto kopurua (72 tanto Debak eta 52 tanto Errenteriak).

 

Eskuko txapelketan, bestalde, final-zortzirenen itzulikoak jokatuko dituzte.

 

Zesta-puntan, azkenik, ligaxkako 3. jardunaldia izango da jokoan.

 

 

 

 

Hona hemen asteburuan ikusgai izango diren 11 jaialdiak (eskuko 8, palako 2 eta zesta-puntako 1):

 

OSTIRALA, MAIATZAK 27


- 19:00, Usurbil-Udalekoa: USURBIL / LAZKAO (eskua)

- 19:15, Zizurkil-Intxaur: ZIZURKIL / DONOSTIA (eskua)

- 19:30, Oñati-Zubikoa: TOLOSA / OÑATI (eskua)

- 19:30, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / ANDOAIN (eskua)

- 19:30, Bergara-Munizipala: AZPEITIA / BERGARA (eskua)

- 19:30, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / ASTEASU (eskua)

- 20:00, Hernani-Udalekoa: HERNANI / ADUNA (eskua)

- 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / ARRASATE (eskua)

 

LARUNBATA, MAIATZAK 28
 

- 10:30, Olaberria-Udalekoa: OLABERRIA / ANDOAIN (pala)

- 16:00, Getaria-Sahatsaga: ZUMAIA / MUTRIKU (zesta)

- 17:30, Errenteria-Agustina Otaola Raketista Profesionala: ERRENTERIA / DEBA (pala)

 

 

 

Edizio honetan, 25 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Aia
  3. Altzo
  4. Andoain
  5. Arrasate
  6. Asteasu
  7. Astigarraga
  8. Ataun
  9. Azkoitia
  10. Azpeitia
  11. Bergara
  12. Bidania-Goiatz
  13. Donostia
  14. Errenteria
  15. Hernani
  16. Lasarte-Oria
  17. Lazkao
  18. Lezo
  19. Oiartzun
  20. Oñati
  21. Tolosa
  22. Usurbil
  23. Zestoa
  24. Zizurkil
  25. Zumarraga
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

 

Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartuko dute parte txapelketa honetan. Baja izango dira, berriz, Alegia eta Beasain.

Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.

 

 

 

Zozketak erabakitakoaren arabera, hauexek izango dira jardunaldiak:

 

ESKUA
 

- Maiatzak 8 eta 15, final-hamaseirenak

- Maiatzak 22 eta 29, final-zortzirenak

- Ekainak 5 eta 12, final-laurdenak

- Ekainak 19 eta 26, finalerdiak

- Uztailak 3, finala, Donostiako Atano III.ean

 

PALA


- Maiatzak 8 eta 15, final-laurdenak

- Maiatzak 22 eta maiatzak 29, finalerdiak

- Ekainak 5, finala, Donostiako Atano III.ean
 


ZESTA-PUNTA (ligaxka)


- Maiatzak 15, 1. jardunaldia: DONOSTIA / ZUMAIA

- Maiatzak 21, 2. jardunaldia: MUTRIKU / DONOSTIA

- Maiatzak 29, 3. jardunaldia: ZUMAIA / MUTRIKU

- Ekainak 5, 4. jardunaldia: ZUMAIA / DONOSTIA

- Ekainak 12, 5. jardunaldia: DONOSTIA / MUTRIKU

- Ekainak 19, 6. jardunaldia: MUTRIKU / ZUMAIA

- Uztailak 2, finala, Zumaiako Aitzuri frontoi berrian


 

 

Sariei dagokienez, saiakerak izan dira babesle pribatuak lortzeko, baina zoritxarrez ez da posible izan. Gauzak horrela, eskuz 2500€ jasoko ditu txapeldunak eta 1250€ txapeldunordeak; eta parte-hartzaile guztiek 150€ gainditutako kanporaketa bakoitzeko. Palaz, 1250€ izango dira txapeldunarentzat eta 600€ txapeldunordearentzat, eta kanporaketako 100€. Azkenik, zesta-puntaz 600€ jasoko ditu txapeldunak eta 300€ txapeldunordeak, eta parte-hartzaile guztiek 300€ liga bukatzeagatik, desplazamendu dieta kontzeptuan.

 

 


49. edizioa izango da aurtengoa eskuz26.a palaz eta 19. zesta-puntaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere; Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin; eta Hernani hirugarren, 5ekin. Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Tolosa izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7; Errenteria eta Olaberria dira bigarren postuan, 5na txapelekin; eta ondoren Andoain, 4rekin. Donostiak irabazi zuen iaz, eta Andoain izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin; Tolosa du atzetik, 4rekin; eta Mutriku eta Donostia hirugarren postuan 3 txapelekin. Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean.

 

 

 










Ir arriba