Gipuzkoako Banakako Zesta-Punta Txapelketa. Txapeldunak

2016/05/24 | Lehiaketa

Kadeteetan, Zumaiako Agirrek irabazi zuen; nagusietan, Beotibarko Izagirre nagusitu zen 1. mailako finalean, eta Zumaiako Agirre 2. mailako lehian

Larunbatean (2016-05-21) jokatu ziren, Mutrikun, Gipuzkoako Banakako Zesta-Punta Txapelketako finalak. Kadeteetan, Zumaiako Agirrek irabazi zuen; eta nagusietan, Zumaiako Agirrek jantzi zuen txapela 2. mailako lehian, eta Beotibarko Izagirre nagusitu zen 1. mailakoan. Ondorengo lerrootan dituzue jaialdiaren xehetasunak (*Argazkiak: Danok Bat elkartea, Mutriku):

 

 

Maiatzak 21, larunbata, 17:00, Mutriku-Miruaitz
 

1. Zesta-punta banaka, kadeteak: LOPEZ (Zumaia) 7 / AGIRRE, E. (Zumaia) 25

2. Zesta-punta banaka, nagusiak 2. maila: MANZISIDOR, M. (Danok Bat) 13 / AGIRRE (Zumaia) 25

3. Zesta-punta banaka, nagusiak 1. maila:
IZAGIRRE (Beotibar) 25 / ALBERRO, U. (Donostia Jai Alai) 18

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago.

 

 

 










Ir arriba