Zesta-puntako Udazken Saria ere, martxan

2019/10/23 | Lehiaketa

Asteburuan ekingo diote izaera bereziko txapelketa honi alebin eta infantil kategorietako puntistek; abenduaren 15eko jardunaldian jokatuko dituzte finalak, Tolosan

Alebin eta infantil kategorietako Gipuzkoako puntistek ere prest dute beraien txapelketa: asteburuan (2019-10-27) hasiko da Zesta-puntako Udazken Saria.

 

 

 

Hainbat berezitasun ditu txapelketa honek. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere norbera ordezkatuz ariko dira pilotariak, nahiz eta izena klubaren bidez eman. Bikoteka jokatuko dute, baina bikoteak desberdinak izango dira jardunaldiro, eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokituko zaio, ez bikoteari. Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.

 

 

 

Eta, iaz hasitako bideari jarraituz, aurten ere hainbat multzotan banatu dira parte-hartzaileak: alebinak A maila, infantilak A maila, eta alebinak eta infantilak B mailaAlebin eta infantil A mailan, adibidez, kiniela sistemaz jokatuko dute, 12 tantora. Eta alebin eta infantil B mailan, bestalde, partida sistemaz, 25 tantora. Kasu guztietan, hori bai, bikoteak zozketaz osatuko dituzte.

 

 

 

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartuko dute parte aurtengo txapelketan:

 

ALEBINAK A MAILA

     Aurrelariak

  • Agirregomezkorta (Danok Bat)
  • Aiestaran (Beotibar)
  • Barrenetxea (Danok Bat)
  • Egaña (Danok Bat)
  • Etxabe (Zumaia)
  • Galarraga (Zumaia)
  • Gomez (Danok Bat)
  • Iturbe (Beotibar)
  • Silbeti (Zumaia)
  • Urreizti (Danok Bat)
  • Valeron (Beotibar)
  • Watkins, F. (Zumaia)
  • Watkins, M. (Zumaia)
  • Zubia (Beotibar)
     

     Atzelariak

  • Arrizabalaga (Danok Bat)
  • Beitia (Danok Bat)
  • Garcia (Danok Bat)
  • Lersundi (Danok Bat)
  • Otaño (Danok Bat)
  • Sagarmendi (Danok Bat)
  • Sukuntza (Gazteleku)

     

INFANTILAK A MAILA

     Aurrelariak

  • Altuna (Beotibar)
  • Amboage (Hondarribia)
  • Beristain (Danok Bat)
  • Egiguren, I. (Donostia Jai Alai)
  • Egiguren, J. (Donostia Jai Alai)
  • Enparan (Hondarribia)
  • Garikano (Zumaia)
  • Goenaga (Beotibar)
  • Jauregi (Beotibar)
  • Lete (Danok Bat)
  • Zuriarrain (Gazteleku)
     

    Atzelariak

  • Agirregomezkorta (Danok Bat)
  • Balda (Beotibar)
  • Flores (Danok Bat)
  • Gonzalez (Gazteleku)
  • Laka (Hondarribia)
  • Lopetegi (Donostia Jai Alai)
  • Mujika (Beotibar)

 

ALEBINAK B MAILA

     Aurrelariak

  • Estevez (Hondarribia)
  • Lazkanotegi (Hondarribia)
  • Lopetegi (Donostia Jai Alai)
  • Luengo (Zumaia)
  • Urbistondo (Zumaia)
  • Zabaleta (Danok Bat)
     

    Atzelariak

  • Aldai (Zumaia)
  • Bedialaunieta (Danok Bat)
  • Manterola (Zumaia)
  • Zeberio (Hondarribia)

 

INFANTILAK B MAILA

     Aurrelariak

  • Egiguren (Donostia Jai Alai)
  • Elduaien (Hondarribia)
  • Iturralde (Gazteleku)
  • Redondo (Hondarribia)
  • Txurruka (Danok Bat)
     

    Atzelariak

  • Bereau (Hondarribia)
  • Mardaras (Zumaia)
  • Zazpe (Hondarribia)


 

 

Azaroaren 24ra bitarte, ligaxka jokatuko dute puntista guztiek. Hauexek dira bakoitzerako aurreikusitako jardunaldiak:


ALEBINAK ETA INFANTILAK A MAILA

  • Urriak 27, Tolosa
  • Azaroak 10, Mutriku
  • Azaroak 17, Andoain
  • Azaroak 24, Zumaia
     

ALEBINAK ETA INFANTILAK B MAILA

  • Urriak 27, Donostia
  • Azaroak 10, Zumaia
  • Azaroak 17, Hondarribia
  • Azaroak 24, Mutriku

 

 

 

Abenduaren 1eko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, oraindik erabakitzeko dagoen egoitzan. Final guztiak abenduaren 15eko asteburuan jokatuko dituzte, Tolosan.

 

 

 

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta atalean.

 

 

 










Ir arriba