Herriarteko Txapelketa, ate joka

2016/04/27 | Lehiaketa

Txapelketa aurkeztu eta kanporaketen zozketa egin da jendaurrean; maiatzaren 8ko jardunaldian ekingo diote eskuko zein palako lehiari, eta maiatzaren 15ekoan zesta-puntakoari; 25 herri ariko dira eskuz, 8 palaz eta 3 zesta-puntaz

Ate joka da 2016ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Gaur (2015-04-27) egin dira kanporaketen zozketak jendaurrean, Donostiako Kirol Etxean antolatutako aurkezpen ekitaldian. Jakinminez jarraitu dituzte nondik norakoak hainbat herritako pilotariek eta ordezkariek, eta herri horietako zenbait alkatek eta Udal ordezkarik ere ez du hitzordua galdu nahi izan.

 

 

Edizio honetan, 25 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Aia
  3. Altzo
  4. Andoain
  5. Arrasate
  6. Asteasu
  7. Astigarraga
  8. Ataun
  9. Azkoitia
  10. Azpeitia
  11. Bergara
  12. Bidania-Goiatz
  13. Donostia
  14. Errenteria
  15. Hernani
  16. Lasarte-Oria
  17. Lazkao
  18. Lezo
  19. Oiartzun
  20. Oñati
  21. Tolosa
  22. Usurbil
  23. Zestoa
  24. Zizurkil
  25. Zumarraga
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

 

Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartuko dute parte txapelketa honetan. Baja izango dira, berriz, Alegia eta Beasain.

Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.

 

 

 

Maiatzaren 8ko asteburuan ekingo diote txapelketari, eskuz eta palaz; eta zesta-puntako lehia maiatzaren 15eko jardunaldian hasiko da. Hala, zozketak erabakitakoaren arabera, hauexek izango dira jardunaldiak:

 

ESKUA
 

- Maiatzak 8 eta 15, final-hamaseirenak: ARRASATE / AIA; DONOSTIA / ALTZO; ERRENTERIA / ANDOAIN; OÑATI / ZUMARRAGA; BERGARA / LASARTE-ORIA; ASTEASU / ZESTOA; LEZO / ADUNA; ATAUN / LAZKAO; USURBIL / BIDANIA-GOIATZ

- Maiatzak 22 eta 29, final-zortzirenak: ARRASATE edo AIA / AZKOITIA; DONOSTIA edo ALTZO / ZIZURKIL; ERRENTERIA edo ANDOAIN / ASTIGARRAGA; OÑATI edo ZUMARRAGA / TOLOSA; BERGARA edo LASARTE-ORIA / AZPEITIA; ASTEASU edo ZESTOA / OIARTZUN; LEZO edo ADUNA / HERNANI; ATAUN edo LAZKAO / USURBIL edo BIDANIA-GOIATZ

- Ekainak 5 eta 12, final-laurdenak

- Ekainak 19 eta 26, finalerdiak

- Uztailak 3, finala, Donostiako Atano III.ean

 

PALA


- Maiatzak 8 eta 15, final-laurdenak: DONOSTIA / ANDOAIN; OLABERRIA / OIARTZUN; DEBA / LAZKAO; ORDIZIA / ERRENTERIA

- Maiatzak 22 eta maiatzak 29, finalerdiak

- Ekainak 5, finala, Donostiako Atano III.ean
 


ZESTA-PUNTA (ligaxka)


- Maiatzak 15, 1. jardunaldia: DONOSTIA / ZUMAIA

- Maiatzak 21, 2. jardunaldia: MUTRIKU / DONOSTIA

- Maiatzak 29, 3. jardunaldia: ZUMAIA / MUTRIKU

- Ekainak 5, 4. jardunaldia: ZUMAIA / DONOSTIA

- Ekainak 12, 5. jardunaldia: DONOSTIA / MUTRIKU

- Ekainak 19, 6. jardunaldia: MUTRIKU / ZUMAIA

- Uztailak 2, finala, Zumaiako Aitzuri frontoi berrian


 

 

Sariei dagokienez, saiakerak izan dira babesle pribatuak lortzeko, baina zoritxarrez ez da posible izan. Gauzak horrela, eskuz 2500€ jasoko ditu txapeldunak eta 1250€ txapeldunordeak; eta parte-hartzaile guztiek 150€ gainditutako kanporaketa bakoitzeko. Palaz, 1250€ izango dira txapeldunarentzat eta 600€ txapeldunordearentzat, eta kanporaketako 100€. Azkenik, zesta-puntaz 600€ jasoko ditu txapeldunak eta 300€ txapeldunordeak, eta parte-hartzaile guztiek 300€ liga bukatzeagatik, desplazamendu dieta kontzeptuan.

 

 


49. edizioa izango da aurtengoa eskuz26.a palaz eta 19. zesta-puntaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere; Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin; eta Hernani hirugarren, 5ekin. Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Tolosa izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7; Errenteria eta Olaberria dira bigarren postuan, 5na txapelekin; eta ondoren Andoain, 4rekin. Donostiak irabazi zuen iaz, eta Andoain izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin; Tolosa du atzetik, 4rekin; eta Mutriku eta Donostia hirugarren postuan 3 txapelekin. Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean.

 

 

 










Ir arriba