Intxurre 1 eta Hernani 2 aurrez aurre Udaberri Sariko gomazko paleta neska jubenilen finalean

2016/04/28 | Lehiaketa

Igandean, maiatzak 1, jokatuko dute finala, Alegian, 12:00etan hasita

Intxurre 1 eta Hernani 2 taldeek jokatuko dute, igandean (2016-05-01), Udaberri Sariko gomazko paleta neska jubenilen finala. Alegian izango da norgehiagoka, 12:00etan hasita.

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

Maiatzak 1, igandea, 12:00, Alegia-Elorri

1. Gomazko paleta neskak, jubenilak: INTXURRE 1 (Olano-Ontsalo) / HERNANI 2 (Mujika-Garcia)

 

 

Intxurre 1 zuzenean sailkatu zen finalera, ligaxkan lehen postua eskuratuta. Eta Su-Berrik (Senperena-Aburuza) eta Hernani 2k (Mujika-Garcia), bigarren eta hirugarren sailkatuek, hurrenez hurren, finalerdia jokatu behar izan zuten joan den asteburuan (2016-04-23). 21-30 irabazi zion Hernani 2 taldeak Su-Berriri.

 

 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri-Gomazko paleta neska jubenilak atalean.

 

 

 










Ir arriba